Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2018ko azaroaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO MEDIKUNTZAREN ERREGE AKADEMIA
5389

EBAZPENA, 2018ko urriaren 11koa, Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita kide osoen plazetarako.

Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiak iragarri du Psikiatriako kide oso baten plaza eta Odontologia Estetikoko kide oso baten plaza hornitu nahi dituela. Korporazio hori arautzen duten indarreko estatutuekin bat (13. artikulua), plaza horietarako hautagaia izateko, honako hauek bete behar dira:

Kide osoek Medikuntzan edo pareko beste zientziaren batean doktore tituludun izan behar dute, ospe zientifiko edo profesional aitortua izan behar dute, eta euren aldez aurretiko jardunak gutxienez 10 urtekoa izan behar du. Kultura-sentikortasun nabaria egiaztatu behar izan dute kultura- eta zientzia-jardueretan maiz egon eta parte hartzearen bitartez, eta Euskal Herrian bizi behar dute, edo Euskal Herriarekiko kultura- edo zientzia-lotura berezi bat izan.

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 30 egun naturaleko epea hasiko da, Errege Akademiaren Idazkaritzan aurkeztu ahal izateko: Fisiologia Saila, Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, 699 posta-kutxa, Bilbao.

Estatutuen 14. artikuluarekin bat, deialdian sartzen diren plaza hutsak betetzeko proposamenek hiru kide osoren bermea izan behar dute, eta horrekin batera aurkeztuko dira hautagaiaren curriculum vitaea eta hautagaiak berak sinatutako eskabidea ere, non azalduko den kargua bera eta karguari atxikitako betebeharrak onartzen dituela. Hautagai batek ere ezin izango du kide izateko bere hautagaitza aurkeztu.

Bilbao, 2018ko urriaren 11.

Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademiako kide idazkaria,

LUIS CASIS SAENZ.


Azterketa dokumentala