Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5382

IRAGARKIA, zeinaren bidez eranskinean zerrendaturiko pertsonei jakinarazten baitzaie ireki dela HABEren mailak egiaztatzeko 2017. urteko azterketa-deialdiei zegozkien ordainsarien likidaziorako aldaketari buruzko entzunaldia.

Interesdunei entzunaldiaren irekiera hori jakinarazteko ahaleginak egin diren arren inolako ondoriorik lortu ez denez, iragarki hau ematen da argitara, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri da jendaurrean iragarki hau, interesdun bakoitzak norbanako jakinarazpentzat hartu behar duena, ohartaraziz norberaren eskura dagoela jakinarazpen hori HABEren zuzendaritza nagusiko bulegoetan, Vitoria-Gasteiz kalean 3 - 6. solairuan, 20018 Donostian.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2018ko urriaren 23a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala