Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5378

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak irekitako B-43/2018-AD zehapen-prozeduran, frogaldia irekitzeko erabakia.

Jesús García Ordas jaunari (14596934-F NAN) ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako erabakia. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio instrukzio-egileak erabaki duela frogaldia irekitzea erreferentziako zehapen-espedientearen barruan.

Legezko ohartarazpenak:

– Erabaki horren kontra errekurtsoa jar daiteke Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariari, hiru eguneko epean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunetik hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko 2/1998 Legearen 41. artikuluak araututakoarekin bat etorriz. Errekurtso hori hiru eguneko epean ebatziko da, bestelako tramiterik gabe eta, erantzunik ematen ez bada, ulertu behar da errekurtsoa gaitzetsi egin dela. Gainera, bost eguneko epean frogabideak proposatu daitezke. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2018ko urriaren 24a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala