210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5374
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak, eranskinean zehaztutako pertsona batzuei borondatezko erretiroengatik primak / indemnizazioak eskatzeko erreklamazioak ezestekoak.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Emandako ebazpenek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta, haien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.