Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5368

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita itzulketa-prozedura baten hasiera (Lehen Aukera, 2017ko deialdia).

2018ko apirilaren 20an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak erabaki du itzulketa-prozedura bati hasiera ematea, Lehen Aukera programaren esparruan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdiaren 17. artikuluan xedatutakoarekin bat –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (EHAA 2017-07-28)–; izan ere, ez du bete Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko bulegoen edo zentro kolaboratzaileren baten bitartez enplegu-eskaintza kudeatzea.

Erabakia jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), hala zuzenean, nola Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko erabakiaren testu osoa, Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (José Atxotegi 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala