Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5366

IRAGARKIA, 2018ko urriaren 9koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinaratzen baita atzera-egite bat onartzeko ebazpena (Lehen Aukera, 2017ko deialdia).

2017ko abenduaren 12an, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak diru-laguntzako atzera-egitea onartzeko ebazpen bat eman du, Lehen Aukera programaren esparruan gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko diru-laguntzen deialdian xedatutakoarekin bat –Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori. (EHAA, 2017-07-28).

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango duela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakeela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Interesdunek eskuragarri daukate aipatutako ebazpenen testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun egon dadin ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 9a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala