Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5363

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 461/2018 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko epaitegiak errekerimendua egin du igor dakion 461/2018 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea. Auzi-errekurtso hori honen aurka jarri da: Agindua, 2018ko otsailaren 19koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuarena, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak 2017ko irailaren 14an eman zuen Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aurkaraturiko ebazpenaren bidez, Administrazioko Goi Mailako Kidegoko lan-poltsa handitzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonen behin betiko zerrenda ezartzen da.

Administrazio-espedientea igorrita eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatzen duenarekin bat, prozeduran interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala