Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
5348

AGINDUA, 2018ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 6.3 xedapen gehigarrian ezarritako aurreikuspenen arabera, urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko plazen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituenak, betebehar bat ezartzen die hezkuntza-administrazioei: bi urtez behin estatu mailako lekualdatze-lehiaketak deitzekoa. Lehiaketa horietan karrerako funtzionarioak diren irakasle guztiek parte hartu ahal izango dute, edozein dela ere menpekoak diren edo sartu diren hezkuntza-administrazioa, baldin eta horretarako betekizunak betetzen badituzte. Hala, interesdunek lehiaketa guztietan parte hartu ahal izango dute ekintza bakarraren bitartez, eta ebazpenaren ondotik kidego bakoitzean destino bakarra lortuko dute.

Urriaren 1eko EFP/1015/2018 Aginduaren bidez ezartzen da zer prozedurazko arau izango den aplikatzekoa 2018-2019 ikasturtean iragarri behar diren estatu-mailako lekualdatze-lehiaketetan, hain zuzen ere Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan –abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua– bildutako irakasle kidegoetako funtzionarioentzat.

Horrenbestez, aipatutako araudian xedatuaren babesean eta Hezkuntzako Ikuskatzailetzan lanpostu hutsak daudenez,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

1.– Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da.

2.– Deialdi hori arautuko duten oinarriak onartzea.

AZKEN XEDAPENAKO LEHENENGOA.– Ondorioak

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENAKO BIGARRENA.– Errekurtsoak

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

OINARRIAK
SUMARIOA

I. KAPITULUA. OINARRI OROKORRAK.

II. KAPITULUA. PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA IZAERA.

III. KAPITULUA BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA.

IV. KAPITULUA. NAHITAEZKO PARTE-HARTZEA.

V. KAPITULUA. HERRI EDO BARRUTI BATERAKO LEHENTASUN-ESKUBIDEA.

VI. KAPITULUA. PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK.

VII. KAPITULUA. MEREZIMENDUEN BAREMOAREN APLIKAZIOA.

VIII. KAPITULUA. PROZEDURAN ONARTZEARI ETA PUNTUAZIO-EMATEARI BURUZKO EBAZPENAK.

IX. KAPITULUA. DESTINOAK ESLEITZEKO EBAZPENAK ETA LANPOSTUAZ JABETZEA.

X. KAPITULUA. DATU PERTSONALAK.

I. ERANSKINA. IKASTETXEEN ZERRENDA.

II. ERANSKINA. MEREZIMENDUEN BAREMOA.

III. ERANSKINA. PARTE HARTZEKO ESKABIDEA.

OINARRIAK
I. KAPITULUA
OINARRI OROKORRAK

Lehenengoa.– Deialdia.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko Ikuskatzaileen eta Hezkuntza Administrazioaren zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoetako karrerako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia iragartzen da.

2.– Lehiaketa honetan, honako xedapen hauek bete behar dira: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoak aldatua; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua; Funtzio Publikoa Eraldatzeko Neurriei buruzko abuztuaren 2ko 30/1984 Legea, aipatutako estatutuaren arau bidezko garapena eman arte indarrean jarraitzen duten artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatekoez kanpoko irakaskuntzarako Irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legea; urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk arautzen dituena; abenduaren 11ko 343/2001 Dekretua, Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta eskakizun horien derrigortasuna esleitzeko araubide berezia ezartzen duena; azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua, euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin baliokidetzekoa; urriaren 1eko EFP/1015/2018 Agindua, 2018-2019 ikasturtean zehar deitu behar diren estatu mailako lekualdatze-lehiaketetan aplikatzekoak diren prozedurazko arauak ezartzen dituena.

Bigarrena.– Eskaintzen diren lanpostuak.

1.– Lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostuen behin-behineko eta behin betiko finkapena Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenaren bidez egingo da, urriaren 1eko EFP/1015/2018 Aginduaren bosgarren apartatuan ezarritako datetan. Behin-behinean, destinoen behin-behineko adjudikazioaren ebazpena eman baino lehen, eta, behin betiko, destinoak behin betiko adjudikatzeko ebazpena eman baino lehen. Ebazpen horiek argitaratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ webgunean eta http://www.irakasle.eus webgunean.

2.– Eskaintzen diren lanpostuen artean sartuko dira 2018ko abenduaren 31n dauden lanpostu hutsak eta lehiaketaren ebazpena ematean geratzen direnak. Gainera, nahitaezko erretiroen ondorioz 2018-2019 ikasturtearen amaierara arte sortzen diren lanpostu hutsak sartu ahalko dira. Batzuk zein besteak eskainiko dira hezkuntza plangintzan haien funtzionamenduaren jarraitutasuna aurreikusita dagoenean, eta ikastetxe berean irakasleen egonkortasunerako ezartzen diren irizpideen arabera.

3.– Hutsik geratzen diren lanpostuen definizioan akatsen bat gertatzen bada edo eskolako plangintzan aurreikusi gabeko jarraitutasuna duen lanposturen bat bada, dagokion akatsen zuzenketa argitaratuko da.

II. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA IZAERA

Hirugarrena.– Betekizunak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahalko dute lehenengo oinarrian aipatzen diren eta urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 10. artikuluan jasotako betekizunak betetzen dituzten langileek –zeinaren bidez arautzen baitira Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan bildutako irakasle kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuen beste hornikuntza-prozedura batzuk–, bai eta deialdi honetan oro har aipatzen direnek ere.

2.– Betekizun horiek eskabideak aurkezteko epea amaitzerako bete beharko dira, eta lanpostua jabetzan hartu arte eutsi beharko zaie.

Laugarrena.– Parte-hartzearen izaera.

1.– Parte-hartzea nahitaezkoa izango da zazpigarren oinarrian jasotako kasuetan.

2.– Parte-hartzea borondatezkoa izango da seigarren oinarrian jasotako kasuetan.

Bosgarrena.– Hizkuntza-eskakizuna.

1.– Hurrengo atalean jasotako salbuespenarekin, derrigortasun-data beteta daukaten hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak eskatzeko, ezinbestekoa izango da lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta izatea, Hezkuntzako ikuskatzaile lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta eskakizun horien derrigortasuna esleitzeko araubide berezia ezartzen duen abenduaren 11ko 343/2001 Dekretuan xedatuaren arabera, edo, bestela, Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko mailekin baliokidetzeko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan aipatutako tituluak edo hizkuntza-ziurtagiriak edukitzea.

2.– Ez da eskatzen baliokideak diren eskakizun, titulu edo akreditazioak egiaztatzeko, baldin eta egiaztatzen bada euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzen eta euskarazko tituluekin eta ziurtagiriekin egiaztatzeko salbuespenak ezartzen dituen apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan aurreikusitako salbuespenak gertatzen badira, dekretu horretan ezarritako eran.

III. KAPITULUA
BORONDATEZKO PARTE-HARTZEA

Seigarrena.– Borondatezko parte-hartzea.

1.1.– Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuetan borondatez parte hartu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe eta jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden irakasle funtzionarioek:

a) Zerbitzu aktiboan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari atxikitako Hezkuntzako Ikuskatzailetzako plazetan behin betiko destinoarekin, baldin eta gutxienez bi urte iragan badira behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte.

b) Aitortutako zerbitzu berezietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari atxikitako hezkuntza-ikuskatzailetzako plazetan, baldin eta gutxienez bi urte iragan badira behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik aurtengo ikasturtearen amaiera arte.

c) Aitortutako borondatezko eszedentzian, mota ezberdinetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari atxikita dauden Hezkuntzako Ikuskatzailetzako plazetan.

Urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 89.1 artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitakoaren arabera, norbere interesagatik edo familia batzeagatik borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, parte hartu ahal izateko, ezinbesteko izango dute bi urte iragan izana eszedentziara igaro zirenetik aurtengo ikasturtea amaitu arte.

d) Aitortutako etenduran, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari atxikitako Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuetan, betiere aurtengo ikasturtea amaitzen denean etendurako diziplina zigorraren iraunaldia bukatu bada eta gutxienez urte bi pasatu badira behin betiko azken destinoaz jabetu zirenetik.

1.2.– 1.1 apartatuan aipatzen diren parte-hartzaileek, era berean, gainerako hezkuntza-administrazioek egindako deialdiei dagozkien lanpostuak eska ditzakete, bakoitzaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz.

2.– Beste Hezkuntza Administrazio batzuen menpeko langile funtzionarioak:

Deialdi honi dagozkion plazak eskatu ahalko dituzte beste Hezkuntza Administrazio batzuen menpean dauden irakasle funtzionarioek, baldin eta agindu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Funtzionario horien lehenengo behin betiko destinoa aukeratuak izan ziren deialdia zedarritzen zen Hezkuntza Administrazioaren alorrekoa izan beharko du, azken baldintza hori betetzeko eskatzen ez den kasuan izan ezik.

Langile horiek eskabide-ereduaren arabera eta destinoari dagokion Hezkuntza Administrazioak egiten duen deialdian zehazten den organoaren aurrean egin beharko dute parte hartzeko eskabidea.

IV. KAPITULUA
NAHITAEZKO PARTE-HARTZEA

Zazpigarrena.– Nahitaezko parte-hartzea.

1.– Lehiaketa horretan parte hartzera derrigortuta daude jarraian adierazten diren egoeretako batean dauden funtzionarioak:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailari atxikita dauden Hezkuntzako Ikuskatzailetzako lanpostuetan 2018-2019 ikasturtean behin-behineko destinoa duten funtzionarioak.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo, parte hartuta ere, nahikoa lanpostu huts eskatuko ez balu, ofizioz eman ahalko litzaioke behin betiko destinoa Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren zentroetan, behin-behineko jarduna duen lurralde historikoan dauden ikastetxeetan, I. eranskinean Ikuskatzailetza zentroak argitaratuta dauden hurrenkerari jarraituz.

b) Eszedentziatik edo funtzioen etendura egoeratik etorrita, behin betiko destinoa galdu eta jarduneko zerbitzura itzuli diren funtzionarioak, itzulera hori dela-eta Hezkuntza Sailaren kudeaketa-eremuren batean behin-behineko destinoa lortu dutenak deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenago.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo, parte hartuta ere, nahikoa lanpostu huts eskatuko ez balu, behin-behineko jarduna izan duen lurralde historikoan dauden ikastetxeetan eman ahalko zaio ofizioz behin betiko destinoa, I. eranskinean Ikuskatzailetza zentroak argitaratuta dauden hurrenkerari jarraituz, edo bestela, destinoa eman zain geratuko da.

c) Nahitaezko eszedentzian edo destinoko lanpostua galduta funtzioen etendura irmoan dauden funtzionarioak, zigorra bete eta gero behin-behinean itzultzerik lortu ez badute, eta egoera hori aitortu bazaie Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxeren batean.

Lehiaketa honetan parte hartzen ez badute edo, parte hartu arren, behar beste lanpostu eskatzen ez badute eta, hala, behin betiko destinorik lortzen ez badute, borondatezko eszedentzia-egoeran geldituko dira, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 89.1.a) artikuluan aurreikusten den moduan.

d) Behin betiko destinoa galdu duten funtzionarioak, epaia betetzeagatik edo errekurtsoari emandako ebazpena betetzeagatik, edo behin betiko betetzen zuten lanpostua ezabatu zaielako.

Parte hartzen ez badu, ofizioz esleitu ahal izango zaio lanpostua, behin-behineko jarduera izaten ari den lurralde historikoaren barnean dauden eta baldintzak bete ditzakeen plazetan, kasuaren arabera, I. eranskinean argitaratutako Ikuskatzailetza zentroen hurrenkerari jarraituz.

e) Behin betiko lanpostua galdu eta bere kidegoan aktibo mantenduz administrazioko beste lanpostu batzuk izatera pasa ziren langile funtzionarioak, betiere hura utzi eta behin-behineko destinoa lortu badute gaur egun Hezkuntza Sailaren mende dauden lanpostuetan.

Lehiaketa honetan parte hartuko ez balu, edo, parte hartuta ere, nahikoa lanpostu huts eskatuko ez balu, ofizioz eman ahalko litzaioke behin betiko destinoa Hezkuntzako Ikuskatzailetzaren zentroetan, behin-behineko jarduna duen lurralde historikoan dauden ikastetxeetan, I. eranskinean Ikuskatzailetza zentroak argitaratuta dauden hurrenkerari jarraituz.

V. KAPITULUA
HERRI EDO BARRUTI BATERAKO LEHENTASUN-ESKUBIDEA

Zortzigarrena.– Parte-hartzeko egoerak eta baldintzak.

Herri edo barruti bateko ikastetxeetan behin betiko destinoa lortzeko lehentasun-eskubidea izango dute jarraian adierazten diren egoeraren batean dauden eta ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten parte-hartzaileek, zerrendan jasota dauden hurrenkeran:

a) Ikastetxe batean behin betiko izaeraz betetzen zuen lanpostua ezabatu edo aldatzen denean, beste behin betiko destino bat lortu arte, lehentasun-eskubidea izango du plaza edo lanpostua ezabatu den herri bereko beste ikastetxe bateko edo, hala badagokio, lanpostua ezabatu den ikastetxea dagoen barrutiko beste ikastetxe bateko lanpostu bat lortzeko.

b) Behin betiko betetzen zuten irakasle-lanpostua galduta Administrazio Publikoan beste lanpostu bat betetzera pasa direnak, betiere azken lanpostua eten badute.

c) Behin betiko izaeraz betetzen zuten lanpostua galdu dutenak, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 89.1.c) artikuluan aurreikusitako familiarteko edo seme-alabak zaintzeko borondatezko eszedentzia-egoera aitortu ostean aplikatu beharreko araudiak zehaztutako lanpostu-erreserbaren denbora-tartea amaitu delako eta zerbitzu aktibora itzuli nahi badute edo behin-behinean itzuli badira.

d) Betetzen zuten behin betiko lanpostua galtzeagatik, epaia bete beharra edo administrazio-errekurtsoaren ebazpena bete beharra dela-eta.

e) Ezintasun iraunkorraren ondorioz erretiro-egoera aitortuta eduki ondoren, zerbitzu aktiborako berriz gaitu diren langile funtzionarioak.

Aurreko apartatuetan adierazitako egoeran karrerako bi funtzionario edo gehiago daudenean, lanpostua merezimenduen baremoa aplikatzean puntuazio altuena lortzen duenari esleituko zaio.

Apartatu honetan adierazitako egoeretan egonda lehentasun-eskubideaz baliatu nahi duten funtzionarioek, kidegoan behin betikoz azken destinoa izan zuten herri edo barrutirako erabili ahal izango dute.

Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubideren batez baliatzen diren irakasleek hau adierazi beharko dute parte hartzeko eskabidean:

1.– «Herri edo barruti baterako lehentasun-eskubidea baliatuz gero bete beharrekoa» epigrafean, eskubidea erabili nahi den herri edo barrutiaren kodea adierazi behar da, bai eta lehentasun-eskubidea izateko arrazoia ere.

2.– Jarraian, eskubide horretaz baliatzeko espezialitatearen (plaza-mota) + hizkuntza-eskakizunaren (bertako hizkuntza) kodea ezarriko da. Lehentasun hori kontuan hartuko da herria, espezialitatea eta hizkuntza-eskakizuna/derrigortasun-data erreserbatzeko.

3.– Ikastetxe jakin bat lortzeko, lehentasun-ordenaren arabera, «Eskatzen diren plazak» idazpuruan, eskubidea egikaritzea dagokion herriko ikastetxe guztiak adierazi behar dira, eta, barrutiko lehentasun-eskubidea izanez gero, aukeran eskatutako herrietako ikastetxe guztiak, herriak bloke homogeneotan multzokatuta. Herriaren kodea bakarrik adieraziz gero, lanpostuak hutsik dituzten bertako edozein ikastetxetako destinoa emango zaio; eskubidea izanda, herriko ikastetxe guztiak eskatzen ez baditu edo, barrutiko lehentasun-eskubidea izanda, aukeran eskatutako herrietako ikastetxe guztiak, lanpostu hutsak dauden aipatu herri horietako gainerako edozein ikastetxetako lanpostu batean eman ahal izango zaio destinoa, I. eranskinean jasotako zerrendaren hurrenkeran.

Herri edo barruti bateko lehentasun-eskubideaz baliatuta herri, espezialitate eta hizkuntza-eskakizunaren erreserba lortu ostean, ikastetxe jakin bateko destinoa, lekualdatze-lehiaketan lehentasun-eskubiderik gabe parte hartzen duten gainerakoen arabera lortuko dute, baremoan lortutako puntuazioaren arabera.

VI. KAPITULUA
PARTE HARTZEKO ESKABIDEAK

Bederatzigarrena.– Eskabideak.

Parte-hartzaileek eskabide bakarra aurkeztuko dute, III. eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Eskabideak sinatzen dituztenek espresuki azaldu beharko dute oinarrietan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaerak oinarri hauen I. eranskinean ageri den edozein ikuskatzailetza zentroetan egin beharko dira.

Edonola ere, zehazki parte-hartzaileek eskabideetan adierazitako kodeei dagozkien lanpostuak eskatu direla hartuko da kontuan. Eskabideetako kodeak ez badira existitzen, osatu gabeak badira edo langile parte-hartzaileak eska ditzakeen lanpostuekin bat ez badatoz, baliogabetu egingo dira. Aurreko arrazoiengatik eskaera guztiak baliogabetuko balira, lehiakidea destinoen esleipenetik baztertuko litzateke, hargatik eragotzi gabe deialdi honetan destinoa ofizioz esleitzeko aurreikusten diren egoerak.

Hamargarrena.– Merezimenduak alegatu eta egiaztatzea eta aurkeztu beharreko beste dokumentu batzuk.

1.– Lehiakideak «Merezimenduak alegatzeko eta egiaztatzeko orria» bete eta aurkeztu beharko du, eta, orri horretan, puntuak jaso ditzaketen merezimendu guztiak aipatuko ditu, bakoitzari dagokion II. eranskineko (merezimenduen baremoak) epigrafe zehatza adierazita. Horrez gain, dagokion epigrafean adierazitako egiaztagiriak erantsiko ditu, kasu hauetan izan ezik: epigrafe horrek berariaz adierazten badu merezimendua ofizioz zenbatuko dela, eta merezimendu hori eskatzaileari dagokion Langileen Erregistroan jasota badago; ondorio horietarako, eskatzaileak egiaztatu beharko du erregistroan jasota dagoela, 2. apartatuan adierazitakoaren arabera. Merezimendua Langileen Erregistroan jasota ez badago, aipatutako orrian alegatu beharko du, eta merezimendu hori egiaztatzeko agiriak aurkeztu beharko ditu.

2.– Langileen Erregistroan dagoen informazioa kontsultatzeko, honako helbide honetara jo beharko da: www.irakasle.eus (sartu erabiltzailea eta pasahitza) – Espediente pertsonala. Eta ondoren, honako apartatu hauek kontsultatu ahalko dira:

Zerbitzu orria

Tituluak

Ikastaroak

Zuzendaritza-karguak

3.– Gaztelaniaz edo euskaraz ez dauden agiri guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera egindako itzulpen ofizial eta guzti aurkeztu beharko dira, zinpeko itzultzaileak egina edo, bestela, dagokion kontsulatu edo bulego diplomatikoak baliozkotua.

4.– Fotokopia bidez aurkezten diren agiriak konpultsatu beharko dira.

5.– Lehiatzaileak izango dira aurkeztutako agirien egiatasunaren berariazko erantzuleak. Agiriren bat faltsua bada edo manipulatuta badago, izangaiak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galduko du, bestelako erantzukizunak alde batera utzi gabe.

Administrazioak edozein momentutan eska diezaieke interesdunei zalantzak edo kexak eragiten dituzten merezimenduak justifikatzeko.

Hamaikagarrena.– Eskatutako baldintzak eta adierazitako merezimenduak ziurtatzeko agiriak aurkezteko tokia.

1.– Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan.

2.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatutako lekuetako edozeinetan. Posta-zerbitzuko bulegoren batean aurkeztu nahi bada eskabidea, gutun-azal irekian egingo da, zerbitzu horretako funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan eskabidean, gutun-azala ziurtatu aurretik.

Hamabigarrena.– Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea.

Eskabideak formalizatu eta agiriak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 6tik 27ra bitartekoa izango da, biak barnean direla.

Adierazitako epe hori amaitzen denean, ez da onartuko inolako eskabiderik edo aldaketarik egindako eskaeretan, ezta aurkeztutako merezimenduei buruzko agiririk ere.

VII. KAPITULUA
MEREZIMENDUEN BAREMOAREN APLIKAZIOA

Hamahirugarrena.– Merezimenduen baremoa aplikatzeaz arduratuko diren unitate eta organoak.

Lehiakideek adierazi dituzten merezimenduak ebaluatzeko, puntuazioen baremoko 3. eta 4.1 apartatuei dagokienez, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariak Batzorde Barematzailea izendatuko du. Batzorde horietan, horren kontrako oinarri sendoko arrazoirik ez bada adierazten, gizon zein emakumeek gutxienez % 40ko ordezkaritza izango dute, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatzen duen Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Batzorde Barematzaileek honako kide hauek izango dituzte:

Batzordeburua: Hezkuntzako Ikuskatzaileen Kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoko funtzionarioa.

Bokalak: Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoko edo Hezkuntza Administrazioaren Zerbitzura dauden Ikuskatzaileen kidegoko jarduneko 4 funtzionario.

Batzorde Barematzaileko burua Langileak Kudeatzeko zuzendariak izendatuko du, aurrez zozketaz izendatutako batzordekideen artetik. Era berean, idazkari lanak egiteko, aurrez zozketaz izendatutako batzordekideen artetik batzordeburuak proposatzen duen pertsona izendatuko du Langileak Kudeatzeko zuzendariak.

Ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalek ordezkari bat izendatu ahal izango dute batzorde bakoitzean, begirale lanak egiteko.

Batzorde Barematzailea izendatzeko irizpide berberei jarraituz izendatu ahal izango dira ordezko batzordekideak. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan jasotako abstentziorako eta errekusatzeko kausei lotuta egongo dira batzordekideak.

Langileak Kudeatzeko zuzendariak gaian espezialistak diren bi aholkulari sartu ahalko ditu beharrezkoa dela iritzitako batzordeetan.

Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren (26ko EHAA) 6. eta 16. artikuluetan aurreikusten denaren arabera, bidaia-gastuengatiko kalte-ordainak ekainaren 13ko 121/2006 Dekretuak (28ko EHAA) dioenari jarraikiz ordainduko dira. Dekretu horrek zerbitzuengatiko kalte-ordainen zenbatekoak eguneratzen ditu.

Batzorde Barematzailearen osaera Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren webgunean argitaratuko da: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila

Baremoaren gainerako apartatuetan lehiakideei dagokien puntuazioa dagokion administrazio-unitateak emango du.

VIII. KAPITULUA
PROZEDURAN ONARTZEARI ETA PUNTUAZIO-EMATEARI BURUZKO EBAZPENAK

Hamalaugarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin-behineko ebazpena.

1.– Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan batzorde barematzaileen aktak eta langile-unitateek esleitutako puntuazioa jaso ostean (barematu behar dituzten merezimenduei dagokienez), ebazpena emango du Langileak Kudeatzeko zuzendariak, eta, behin-behinean, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak onetsiko dira; azken kasu horretan, baztertzeko arrazoia zein den adieraziko du. Gainera, baremoko apartatu bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa jakinaraziko du.

Ebazpena eta behin-behineko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira sail honen Interneteko helbidean: www.irakasle.eus. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen hori.

Era berean, aipatutako behin-behineko zerrenda horiekin batera, lehiakide bakoitzak parte-hartzailearen fitxa jasoko du, zeina parte hartzen duen pertsonalaren eskura egongo baita Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aipatu ebazpenean ezartzen den epean. Han, ikusgai jarriko dira parte-hartzaile bakoitzaren identifikazio-datuak, parte-hartzea, merezimenduak eta eskatutako lanpostuak.

2.– Lehiatzaileek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte behin-behineko ebazpen horren aurka, eta, horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, adierazitako Interneteko helbidean argitaratzen denetik hasita.

Hamabosgarrena.– Onartuen, baztertuen eta puntuazioaren behin betiko ebazpena.

1.– Aurkeztutako erreklamazioak aztertuta, Langileak Kudeatzeko zuzendariak ebazpena emango du, onartutako eta baztertutako parte-hartzaileen zerrendak behin betiko onesteko; azken kasu horretan, adieraziko du zein den baztertzeko arrazoia. Gainera, baremoko apartatu bakoitzean onartutako parte-hartzaileei emandako puntuazioa ere jakinaraziko du.

Ebazpena eta behin betiko zerrendak interesdunei jakinarazte aldera, argitara emango dira, sail honen Interneteko helbidean: www.irakasle.eus. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen hori.

2.– Aipatutako behin betiko ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote sail honetako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, zerrenda Interneten argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

IX. KAPITULUA
DESTINOAK ESLEITZEKO EBAZPENAK ETA LANPOSTUAZ JABETZEA

Hamaseigarrena.– Lanpostu hutsen behin-behineko esleipena.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen baten bidez, destinoen behin-behineko esleipena onartuko da lortutako puntuazioari eta parte-hartzaileen eskaeren lehentasunei jarraituta, eta ebazpen hori, esleipenaren behin-behineko zerrendekin batera, sail honen www.irakasle.eus webgunean argitaratuko da, interesdunei jakinarazteko. Halaber, informazioa zabaltze aldera, Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan argitaratuko da Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpen hori.

Puntuazioaren guztizkoan berdinketarik gertatuz gero, honela ebatziko da, hurrenez hurren: baremoaren apartatu bakoitzeko puntuazio altuenari begiratuz eta apartatuek baremoan duten hurrenkera kontuan hartuz.

Hala ere berdinketak jarraitzen badu, azpiapartatuetan lortutako puntuak hartuko dira aintzat, baina, lehen bezala, baremoan agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Bi kasuotan, apartatu bakoitzean kontuan izango den puntuazioa ezin izango da baremoan apartatu bakoitzerako finkatutako puntuaziorik altuena baino handiagoa izan, ezta, azpiapartatuen kasuan, azpiapartatu horiei dagokien apartatuak daukan puntuaziorik altuena baino handiagoa ere. Irizpide horiek aplikatzean azpiapartatu bat edo gehiago dagokien apartatuaren puntuaziorik altuenera iristen badira, ez dira kontuan izango gainerako azpiapartatuetan izandako puntuazioak.

Beharrezkoa balitz, kidegoan sartzeko oposizioak egin zituzten urtea hartuko litzateke kontuan azken irizpide gisa, zaharrena lehenetsiz berrienaren aurrean, eta urtearen barruan, prozesuan lortutako puntuaziorik altuena lehenetsiz baxuenaren aurrean.

Hamazazpigarrena.– Erreklamazioak eta uko-egiteak.

Lehiatzaileek behin-behineko esleipena dela-eta erreklamazioak aurkeztu ahalko dituzte, esleipen hori Hezkuntza Sailaren Interneteko helbidean (www.irakasle.eus) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 5 egun balioduneko epean. Lehiakide boluntarioek, epe horretan bertan, lekualdatze-lehiaketan parte hartzeari uko egin diezaiokete, lehiaketak parte-hartzeko eskabidean idatzitako eskaera guztiei eragin diezaiekeela ulertuta. Uko egiteko idazkiarekin batera, nortasun agiri nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko da.

Horren ondorioetarako, kontuan izan behar da behin-behineko ebazpenean destinorik ez lortzeak ez duela esan nahi behin betiko esleipenean lortuko ez denik.

Hamazortzigarrena.– Lanpostu hutsen behin betiko esleipena.

Erreklamazioak aztertuta eta, hala badagokio, aurreko oinarrian aurreikusitako uko-egiteak onartuta, destinoen behin betiko esleipena onartzeko agindua emango du Hezkuntzako sailburuak. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta, aginduan, lehiaketako destinoen behin betiko zerrendak non eta noiz argitaratuko diren jakinaraziko da.

Lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipenaren aurkako errekurtsoak, parte hartu den Hezkuntza Administrazioa edozein izan dela ere, errekurtsoaren xede den lanpostuari dagokion Hezkuntza Administrazioari zuzendu beharko zaizkio, eta Hezkuntza Administrazio horrek ebatzi beharko ditu.

Hemeretzigarrena.– Jarduneko zerbitzura itzultzea.

Eszedentzian dauden eta lehiaketaren ondorioz jarduneko zerbitzura itzultzen diren ikuskatzaileek, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte dagokien Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzan:

1.– Eszedentziarako aginduaren kopia.

2.– Irakaskuntzarekin bateraezina den gabezia edo gaixotasun fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duen medikuaren ziurtagiri ofiziala.

3.– Agindua edo zinpeko aitorpena, non adierazten baita diziplina-espedientearen arabera, ez dagoela Estatuko, tokiko edo Autonomia Erkidegoko Administrazioaren inongo kidegotatik bereizita eta ez dagoela funtzio publikoen jardunerako ezgaituta.

Hala ere, lehiaketa honetan destinoa lortu duten baina beste irakasle kidego batean jardunean daudenek ez dituzte aurkeztu beharko aipatutako agiriak.

Hogeigarrena.– Lanpostuaz jabetzea.

Destino berriak 2019ko irailaren 1ean hartuko dira jabetzan.

Hogeita batgarrena.– Destinoei ezin uko egitea.

Lehiaketaren behin betiko ebazpenean adjudikatutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hogeita bigarrena.– Ordainsariak.

Destinoa lortzen duten eremuari dagozkion ordainketa arauen arabera jasoko dute euren ordainsaria oinarri hauen babespean araututako deialdiaren bidez euren jatorriaz bestelako kudeaketa eremu batean behin betiko destinoa lortu duten funtzionarioek.

X. KAPITULUA
IZAERA PERTSONALEKO DATUAK

Hogeita hirugarrena.– Datu pertsonalen tratamendua.

Parte-hartzaileek aurkeztutako datuak dagokien prozeduran edo jarduketan aurreikusitako xedeetarako baino ez dira erabiliko.

Datu horiek inola ere ez dituzte beste batzuek erabiliko, eta laga ere ez zaizkie lagako, ez bada interesdunaren baimen argi eta garbirik, edo ez bada Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 6.2 eta 11.2 artikuluetan jasotako kasuren batean (1999ko abenduaren 14ko BOE, 298. zk.).

Aipatutako 15/1999 Lege Organikoan xedatua betez, datuak lagatzen dituen pertsonak, edozein unetan, eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango ditu, erregelamenduan zehaztuko den moduan.

Fitxategi honen erabilera eta funtzionamendua Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen aurreikuspenetara egokitu beharko da.

I. ERANSKINA
IKUSKATZAILETZA-ZENTROAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LEHENTASUN BAREMOA DESTINOEN ESLEIPENEAN
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
ESKABIDEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala