
210. zk., 2018ko urriaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
5346
AGINDUA, 2018ko urriaren 22koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sail honetako izendapen askeko langile bat lanpostutik kentzea ebazten duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Olatz Cora Gallastegui andrea kentzea Arabako Lan Ikuskaritzako izendapen askeko lanpostutik (511211 lanpostua, 3. dotazioa), berak hala eskatuta, eta egindako zerbitzuengatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargugabetze honek 2018ko urriaren 29tik aurrera izango ditu ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 22a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS