Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5322

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 981/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko 981/2015 dibortzioa.

Demandatzailea: Maribel Rosemary Villavicencio Panaifo.

Abokatua: Estibaliz Diaz de Lezana Vargas.

Prokuradorea: Virginia Tejerina Badiola.

Demandatua: Juan Carlos Andicoechea Condesa.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-10-05ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

I.– Maribel Rosemary Villavicencio Panaifo eta Juan Carlos Andicoechea Condesa ezkontideen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut.

II.– Andicoechea jaunak familia-zamak ordaintzen lagunduko du, eta, horretarako, bere hileko diru-sarreren % 20 eman beharko du alabaren elikadura ordaintzeko, hilero eta modu aurreratuan, hil bakoitzeko lehen bost egunen barruan, amak zehaztutako banku-kontuan.

III.– Ez da kosturik ezartzen.

IV.– Ebazpen hau irmo bilakatu bezain laster, jakinaren gainean jar bitez kasuan kasuko Erregistro Zibilak dagozkion erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4795. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Carlos Andicoechea Condesa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, erabaki da aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea, oinarri hartuta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko urriaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala