Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2018ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5309

EBAZPENA, 2018ko urriaren 24koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Zientzia eta Teknologia Fakultateko zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2018ko irailaren 7ko Ebazpenean (2018ko irailaren 18ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deiladi publikoa iragartzen zen–, ebazpen horren laugarren oinarria beteta, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2017ko urtarrilaren 25ean hartutako erabakia, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko dena (2017ko otsailaren 3ko EHAA) erabiliz, honako hau,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Begoña Idiri Goirigolzarri izendatzea lanpostu hau betetzeko:

– Izena: Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak).

– Erref.: F 457.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 17.

– Maila: 18.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2 ; derrigorrezko data: 2014ko urtarrilaren 31.

– Langunea: Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

– BE.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapenak ondorioak izango ditu 2018ko azaroaren 5etik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio gerentzia honi, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako hil bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuen 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2018ko urriaren 24a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala