Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5305

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-48A001-86-2018 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2018ko irailaren 17an egindako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Iragarki honen bidez, Yaniz Motorcycles enpresari jakinarazten zaio ezen SAN-48A001-86-2018 zehapen-prozeduran ebazpen-proposamena eman dela, 2018ko irailaren 17an. Ebazpen horren arabera, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5 artikulutik 50.6 artikulura bitartean tipifikatutako arau-hauste bat egin izana egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea izango dute Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Bilboko bulegora agertzeko (Recalde zumarkalea 39 A), hor ezagutu ahal izango baitute ebazpen-proposamenaren eduki osoa eta egoki irizten diren alegazioak aurkeztu.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazten den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 15a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

NORA ABETE GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala