Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2018ko urriaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5293

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 603/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 603/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Fernando Caro Gonzalez.

Abokatua: Estanislao Iñigo Polancos Fernández.

Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego.

Demandatua: Santiago Martin Gallardo.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-09-08an, eta honako hauek dira xedapenak:

Baiesten dut Fernando Caro Gonzalezek Santiago Martín Gallardoren aurka aurkeztu duen demanda; horrenbestez, demandatua kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 25.078,93 euro eta 2016ko uztailaren 28tik aurrerako legezko interesak, bai eta prozedurako kostuak ere.

Santiago Martin Gallardo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2018ko urriaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala