Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2018ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5260

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2018ko martxoaren 28koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2017 ekitaldiko laugarrengo hiruhilekoari dagozkio.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2018ko martxoaren 28koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak argitara ematen dituena, 2017 ekitaldiko laugarrengo hiruhilekoari dagozkio. Ebazpen hura 2018ko maiatzaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 100. zenbakian. Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da:

2018/2780 (3/2) eta (3/3) orrialdeetan

Hau jartzen duen lekuan:

«02 Herri Administrazioa eta Justizia»

Hau jarri behar du:

«02 Gobernantza Publikoa eta Autogobernua»

Hau jartzen duen lekuan:

«03 Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna»

Hau jarri behar du:

«03 Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak»

Hau jartzen duen lekuan:

«05 Ogasuna eta Finantzak»

Hau jarri behar du:

«05 Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza»

Hau jartzen duen lekuan:

«06 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura»

Hau jarri behar du:

«06 Ogasuna eta Ekonomia»

Hau jartzen duen lekuan:

«07 Segurtasuna»

Hau jarri behar du:

«07 Hezkuntza»

Hau jartzen duen lekuan:

«09 Ingurumena eta Lurralde Politika»

Hau jarri behar du:

«09 Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa»


Azterketa dokumentala