Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2018ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
5259

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2017ko urriaren 6koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak, 2017ko ekitaldiko hirugarrengo hiruhilekoari dagozkionak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira ebazpen honetan: Ebazpena, 2017ko urriaren 6koa, Kontrol Ekonomikoko Bulegoko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Aurrekontuetan jasotzen diren kredituen egoerari buruzko sekziokako eta kapitulukako laburpenak eta kredituetan eman diren aldaketak, 2017ko ekitaldiko hirugarrengo hiruhilekoari dagozkionak. Ebazpen hura 2017ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 198. zenbakian. Beraz, dagokion zuzenketa egin behar da:

2017/4965 (3/2) eta (3/3) orrialdeetan,

Hau jartzen duen lekuan:

«02 Herri Administrazioa eta Justizia»

Hau jarri behar du:

«02 Gobernantza Publikoa eta Autogobernua»

Hau jartzen duen lekuan:

«03 Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna»

Hau jarri behar du:

«03 Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak»

Hau jartzen duen lekuan:

«05 Ogasuna eta Finantzak»

Hau jarri behar du:

«05 Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza»

Hau jartzen duen lekuan:

«06 Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura»

Hau jarri behar du:

«06 Ogasuna eta Ekonomia»

Hau jartzen duen lekuan:

«07 Segurtasuna»

Hau jarri behar du:

«07 Hezkuntza»

Hau jartzen duen lekuan:

«09 Ingurumena eta Lurralde Politika»

Hau jarri behar du:

«09 Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa»


Azterketa dokumentala