Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2018ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5256

EBAZPENA, 2018ko urriaren 18koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Berrikertu 2016-2017 Programa).

Diru-laguntza publikoak ematean publikotasun-printzipioa bete behar denez, Giza kapital ikertzailea sartzeko (Berrikertu 2016-2017 Programa) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuaren 2016ko abenduaren 28ko Aginduak 12.5 artikuluan ezartzen du ezen eskatzaile bakoitzari jakinarazi behar zaiola laguntzen ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela esleipendunen eta emandako laguntzen zerrenda.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2017ko abenduaren 19ko eta 29ko Ebazpenak jakinarazita (giza kapital ikertzailea sartzeko diru-laguntza emateko direnak), honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2016ko abenduaren 30eko Ebazpenak deitutako laguntzen onuradunen zerrenda (Berrikertu 2016-2017 Programa). Bere eskumenak erabiliz, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak 2017ko abenduaren 19ko eta 29ko Ebazpenen bidez eman ditu laguntzak. Ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da zerrenda.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 18a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala