Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2018ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
5255

EBAZPENA, 2018ko irailaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2019ko azterketa arruntetarako deialdia egiteko dena.

Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, zuzendaritza honek, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 74/2017 Dekretuaren 18. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DU:

Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2019an egin beharreko azterketa teoriko eta praktikoetarako deialdiak egitea:

Azterketa teorikoak:

1. deialdia.– 2019ko urtarrilaren 21etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

2. deialdia.– 2019ko apirilaren 1etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

3. deialdia.– 2019ko ekainaren 3tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

4. deialdia.– 2019ko azaroaren 4tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

e) Uretako motoko patroia.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra.– 2019ko ekainaren 17tik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:

a) Oinarrizko nabigazioko patroia.

b) Aisialdirako ontziko patroia.

c) Yateko patroia.

d) Yateko kapitaina.

Azterketen data zehatzak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren (www.nasdap.net/) web-orrian iragarriko dira, azterketak egin baino astebete lehenago.

Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:

DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– 1.– Honelaxe egingo dira azterketak:

a) Azterketa teorikoen lehenengo eta hirugarren deialdiak Euskal Herriko Unibertsitateak Portugaleten (Bizkaian) daukan Bilboko Ingeniaritza Eskola. Nautika eta Itsasontzi Makineriako Atalean egingo dira, hortxe bakarrik.

b) Azterketa teorikoen bigarren eta laugarren deialdiak Pasaian (Gipuzkoa), «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHIn egingo dira.

Halaber, azterketa guztiak horretarako eratutako epaimahaiak ebaluatuko ditu. Epaimahaia eratzeko, ebazpen honen 5. oinarriak xedatutakoa eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak zerbitzuko arrazoiak direla-eta eman beharreko kalte-ordainei buruz xedatutakoa hartu behar da kontuan.

2.– Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.

3.– Titulazio bakoitzerako azterketa praktikoak hainbat zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika, irrati-komunikazioak, bela praktikak.

4.– Eskabideak on line bete beharko dira, internet bidez, pausu hauei jarraituz:

a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web-orrian sartu, eskabidearen atalean edo, zuzenean, www.nasdap.net/ helbidean.

b) Dagokion eskabide-inprimakia bete.

c) Azterketari dagokion tasa on line ordaindu; ez dira inskribatutzat joko izen-emateko epea amaitu baino lehen tasa ordaindu ez dutenak.

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak adierazten du eskabideetako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla, erabiltzeko. Nahi izanez gero, eskatzaileak eskubidea izango du datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko, legeak aurreikusi bezala. Horretarako, idazki bat bidali beharko du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzara (Donostia 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), tratamendu horren arduradun den heinean.

Eskabidea formalizatu ondoren, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:

– Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, eta eskatzailea adingabea balitz (16 urte beteta izanik, betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.

– Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.

– Yateko patroiaren titulua edo titulu horren eskabidearen gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.

5.– Halaber, izangaiek ondoren azaltzen diren dokumentu, material eta tresnak eraman beharko dituzte azterketa teorikoetara, aurkezten diren azterketen arabera:

– Oinarrizko nabigaziorako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea eta boligrafoa.

– Aisialdirako ontzietarako patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko patroia: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio-karta erabiltzeko beharrezkoa den materiala.

– Yateko kapitaina: nortasun agiri nazionala, bizileku-txartela edo indarrean dagoen pasaportea, boligrafoa eta nabigazio kalkuluak egiteko beharrezkoa den materiala (2019ko almanakea barne); programatutako kalkulagailurik ez da onartuko. Halaber, ingeleseko azterketan ezingo da hiztegirik erabili.

6.– Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:

Azterketa teorikoak:

– 1. deialdia, 2019ko urtarrilean: 2018ko abenduaren 17tik 2019ko urtarrilaren 7ra arte.

– 2. deialdia, 2019ko apirilean: 2019ko otsailaren 25etik martxoaren 18ra arte.

– 3. deialdia, 2019ko ekainean: 2019ko apirilaren 29tik maiatzaren 20ra arte.

– 4. deialdia, 2019ko urrian: 2019ko irailaren 30etik urriaren 21era arte.

Azterketa praktikoa:

Deialdi bakarra, 2019ko ekainean: hona matrikula-eskaera aurkezteko epea: 2019ko ekainaren 3tik ekainaren 10era arte.

7.– Azterketetan parte hartzeko dokumentazioa honako administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango da:

a) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

b) «Blas de Lezo» Pasaiako Itsas Arrantza BHI (Marinelen kalea 2, Pasai San Pedro, Gipuzkoa).

c) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza Antolamenduaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Easo 10, Donostia).

d) Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, 2. solairua, Bilbao).

8.– On line egindako eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroagoko deialdi batean parte hartzeko, ezinbestekoa da on line eskabide berria egitea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera.

9.– Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).

Bigarrena.– Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak izendatuko ditu.

Hirugarrena.– Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazioetako bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.

Laugarrena.– Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko web orrian ere kontsultatu daiteke: www.nasdap.net/

Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan. Erreklamazioak behar bezala arrazoitu beharko dira, eta epaimahaiko idazkariari bidali beharko zaizkio, NANaren fotokopiarekin batera. Datu pertsonalak, helbidea eta posta-kodea azaldu beharko dira, idatziz erantzun ahal izateko.

Azterketak 2 urtez gordeko dira, kalifikazioak irmo bihurtzen diren unetik aurrera. Salbuespenez, berrikusi diren azterketak 3 urtez gordeko dira.

Bosgarrena.– Deialdi hau eta beronen ondoriozko egintza administratibo guztiak aurkaratu ahal izango dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/12015 Legean ezarritako modu eta kasuetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 24a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZKUE MÚGICA.


Azterketa dokumentala