202. zk., 2018ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (276 KB - 11 orri.)
- EPUB (850 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5132
EBAZPENA, 2018ko urriaren 2koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2018ko plazen esleipenen zerrenda ezagutzera ematen duena.
2018ko apirilaren 13an argitara eman zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Agindua, 2018. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.
Gazteria Zuzendaritzak agindu horren 9. artikuluan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenen berri pertsona interesdunei jakinarazi zaie.
Aginduaren 9. artikuluan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2018ko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek ezagut dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2018ko deialdia Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2018ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez arautu da (2018ko apirilaren 13ko 71. zk. EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.