Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2018ko urriaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5026

EBAZPENA, 2018ko irailaren 5ekoa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita 2018-2020 epealdian Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldian Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako proiektuak egiteko laguntzak emateko deialdia.

Hezkuntza sailburuaren 2017ko azaroaren 28ko Aginduak (2017ko abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.), 2018-2020 epealdian Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak, eta 2018-2019 aldian Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargura Ikerketa eta Berrikuntza Teknologikorako laguntzak emateko deialdia egiten du.

Deialdi horretan aurkeztutako eskabideak ikusi dira.

Ikerketa zuzendaria buru dela, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendariak eta ikerketa-programen teknikari batek osatutako ebaluazio-batzordeak egindako esleipen-proposamena ikusi da, eta deialdiko 13. artikuluak ezarritakoarekin bat etorrita,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen 1.1 eranskinean ageri diren erakundeei bertan zehazten diren diru-laguntzak ematea, «Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuetarako laguntza-lerroko» 1. modalitateko ikerketa-proiektuak egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honen 2.1 eranskinean ageri diren erakundeei bertan zehazten diren diru-laguntzak ematea «Ezagutza Unibertsatetik Enpresetara eramatea helburu duten ikerketa-proiektuetarako laguntza-lerroko» ikerketa-proiektuak egiteko.

Hirugarrena.– Ebazpen honen 1.2 eranskinean ageri diren «Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuetarako laguntza-lerroan» aurkeztutako eskaerak ezestea aurrekontu-kreditua agortzeagatik edo eskatutako gutxieneko puntuazioa ez lortzeagatik.

Laugarrena.– Ebazpen honen 1.3 eranskinean ageri diren «Oinarrizko Ikerketako eta/edo Ikerketa Aplikatuko proiektuetarako laguntza-lerroan» aurkeztutako eskaerak baztertzea bertan adierazten diren arrazoiengatik.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 5a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala