Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2018ko urriaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5025

AGINDUA, 2018ko urriaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumo (Bizkaian) dagoen «Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua» Bigarren Hezkuntzako ikastetxearen baimena aldatzeko dena.

«Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua» ikastetxearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu ikastetxearen instalazioak lekuz aldatzen direla-eta, baimena alda dakiola Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, eta 2014ko otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua ikusita – zeinaren bidez arautzen diren hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako ikasketen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak eta hamalau oinarrizko lanbide titulu onartzen diren – eta 2016ko uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua – zeinaren bidez ezartzen den Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko, eta III. Eranskinean Informatika eta Komunikazioetako oinarrizko lanbide-heziketaren titulua garatzen den eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2018-2019 ikasturterako:

Kode zenbakia: 48019195.

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako udal institutua.

Izen espezifikoa: «Gernika-Lumo».

Titularra: Gernika-Lumoko Udala.

Helbidea: Alhóndiga 6.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «Arotzeria eta altzarigintza» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa kentzeko.

– «Ile-apainketa eta estetika» Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa emateko.

Ikastetxearen osaera Lanbide Heziketako ikasketetarako:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudi pertsonala:

○ Ile-apainketa eta estetika Oinarrizko Lanbide heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala