Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2018ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4881

EDIKTUA, administratzaileen erantzukizunari buruz bideratutako 208/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 208/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gilmer Casachuaga Lara.

Abokatua: Miriam Alvaro Corral.

Prokuradorea: Iker Legorburu Uriarte.

Demandatua: Hector Nicolas Vera Moscoso.

Gaia: administratzaileen erantzukizuna.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-27an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 9.600 euro gehi legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka apelazio-errekurtsoa jarri daitekeela. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Horrela agindu eta izenpetzen dut.

Epaia ezin zaionez pertsonalki jakinarazi Hector Nicolas Vera Moscosori, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, hogei egun balioduneko epean.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko irailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala