Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2018ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4878

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 200/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 200/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gasteizko Jacinto Benavente kaleko 46. zenbakiko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Monica Blanca Rico Mendiguren.

Prokuradorea: Maria Pilar Elorza Barrera.

Demandatua: Maria Luisa Garcia Ochoa.

Judizio horretan, 216/2018 epaia eman da 2018-09-13an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Hau xedatzen dut: baiestea auzitegietako prokuradore María Pilar Elorza Barrerak Gasteizko Jacinto Benavente kaleko 46. zenbakiko jabekideen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta:

– Agintzea María Luisa García Ochoak berehala utz diezaiola Gasteizko Jacinto Benavente kaleko 46. zenbakiko 9 C etxebizitzako jarduera gogaikarriak egiteari. Jarduera horiek honako hauen ondorio dira: etxebizitza horretako higiene- eta osasungarritasun-gabezia, arropak eta gauzak metatzeagatik eta etxebizitzaren barruan animaliak izateagatik beharrezko higiene-arauak bete gabe –animaliek eremu komunak zikintzen dituzte– eta zainketa-arauak bete gabe.

– María Luisa García Ochoari debekatzea bere jabetzakoa den etxebizitza bi urteko epean erabiltzea, ebazpen hau irmoa denetik aurrera zenbatuta.

– María Luisa García Ochoa kondenatzea prozesuko kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0011 -0000 -04 -0200 -18). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraziko zaio Maria Luisa Garcia Ochoari, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala