193. zk., 2018ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4868
EBAZPENA, 2018ko irailaren 21ekoa, Gazteriako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2018. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion diru-laguntza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean (2018. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena).
Kontuan hartu da Gazteriako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen baitu 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren 18.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Argitaratzea Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2017ko abenduaren 20ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda. Lehenengo eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 21a.
Gazteriako zuzendaria,
ANDER AÑIBARRO MAESTRE.