
190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4808
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ezetsi dela jarritako gora jotzeko errekurtso bat, Osakidetzan estatutupeko langile gisa zerbitzuak ematen bukatzearen ondoriozko kalte-ordainen ingurukoa.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 28ko 669/2018 Ebazpena pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritakoa betetzeko. Ebazpen horren bidez, ezesten da jarritako gorako errekurtso bat, Osakidetzan estatutupeko langile gisa zerbitzuak ematen bukatzearen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa.
Interesdunak jakinarazpena helbide honetan jaso dezake:
Osakidetza
Giza Baliabideetako Zuzendariordetza
Araba 45
01006 – Vitoria-Gasteiz
Hori guztia argitaratzen da, eranskinean aipatzen den pertsona interesdunak horren berri jakin dezan; interesdun bakoitzari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
JUAN CARLOS SOTO PÉREZ.
RSS