
190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4806
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren ebazpen bat jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Trenbideen Sektoreari buruzko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozedura batean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean. Interesdunek Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz) izango dute eskuragarri ebazpenen testu osoa.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.
RSS