Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4805

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 10/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradu naizen aldetik,

Fede ematen dut:

10/2018 hitzezko judizioan epaia eman duela Sara Montes Egañak 2018-05-10ean.

Idoia Lopez Cenador demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau ematen dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko irailaren seian.

Getxo (Bizkaia), 2018ko irailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala