Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4802

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 273/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 273/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Larrabetzuko Errebale 8 jabeen erkidegoa.

Abokatua: Fernando Noval Villotas.

Prokuradorea: Jose Antonio Hernandez Uribarri.

Demandatua: Miren Lorea Zarandona Landeta.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-09-06an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Hernández Uríbarri prokuradoreak, Larrabetzuko Errebale kaleko 8. zenbakiko jabeen erkidegoaren izenean eta hura ordezkatuz, Miren Lorea Zarandona Landeta-ren aurka aurkeztu duen demanda; ondorioz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari zenbateko hau ordain diezaion: 7.527,72 euro gehi demandatik honako legezko interesak. Prozeduraren kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Miren Lorea Zarandona Landeta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko irailaren 7a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala