Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4801

EDIKTUA, titulu ez-judizial bat betearazteko bideratutako 88/2018 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 88/2018 apelazio-errekurtsoa.

Errekurtsogilea: Cabot Asset Purchases –Ireland– Limited.

Abokatua: Juan Jose Garcia Garcia.

Prokuradorea: Stella Viejo Casans.

Alderdi errekurritua: Banco Popular Español, S.A., Francisco Javier Santos Hermida eta Yolanda Mogrera Rodriguez.

Gaia: titulu ez-judizial bat betearaztea.

Aipatutako errekurtsoan, autoa eman da 2018-09-12an, non xedapen-zatia hau baita:

Salak erabaki du baiestea Viejo Casans prokuradoreak Cabot Asset Purchases (Ireland) Limited-en izenean eta hura ordezkatuz jarritako errekurtsoa, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko Magistratuak 2017ko urriaren 20an emandako autoaren aurkakoa –auto hori erroilu honi dagokion titulu ez-judiziala betearazteko 798/08 piezan eman da–. Ondorioz, ebazpen hori errebokatzen da eta horren ordez beste bat eman, zeinaren bidez Banco Popular Español, S.A. betearazlearen ondorengotzat hartzen baita Cabot Asset Purchases (Ireland) Limited, betearazpen ondorioetarako bakarrik, eta betearazpena artxibatzea bertan behera uzten da; izan ere, dagozkion izapideak bideratuko dira, eta hori guztia gora jotzeko errekurtso honetan sortutako kostuak berariaz ezarri gabe.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Ebazpen honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Itzul bekio Cabot Asset Purchases (Ireland) Limited-i errekurritzeko jarritako gordailua. Horretarako, Justizia Administrazioaren letraduak emango du itzulketa-agindua.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Auto honen bidez erabaki, agindu eta izenpetu dute goian azaltzen magistratuek.

Francisco Javier Santos Hermida demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko irailaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala