Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4800

EDIKTUA, hitzezko judizioaren gainean bideratutako 492/2017 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 492/2017 hitzezko judizioaren gaineko apelazio-errekurtsoa (1/2000 PZL).

Alderdi apelatzailea: Bankinter Consumer Finance EFC SA.

Alderdi apelatua: Juan Jose Gaviro Santos.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

198/2018 EPAIA

Presidentea:

María Elisabeth Huerta Sánchez.

Bilbao, bi mila eta hemezortziko ekainaren hamaika.

Erregearen izenean, Konstituzioak ematen dion ahalmenaren indarrez,

Probintzia Auzitegi honetako 5. sekzioak ikusi ditu, apelazioan, 135/2017 hitzezko judizioaren autoak, lehen auzialdian bideratu direnak Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, honako hauen artean: demandatzailea, Bankinter Consumer Finance EFC SA, Gracia Eguidazu Buerba prokuradoreak ordezkatua eta José Luis Bollain Villarrubias letraduak lagundua; demandatua, Juan José Gaviro Santos, auzi-ihesean dena.

EPAITZA

Ezesten dut Bankinter Consumer Finance EFC SAren ordezkariak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, honako epai honen aurkakoa: 2017ko ekainaren 28ko epaia, Getxoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko magistratuak emana, 135/2017 hitzezko judizioan (hor du jatorria erroilu honek). Horrenbestez, baieztatu behar dut ebazpen hori, eta apelatzaileari ezartzen dizkiot, berariaz, bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Jatorriko epaitegiko Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan José Gaviro Santos alderdi apelatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala