
190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4798
EBAZPENA, 2018ko irailaren 25ekoa, Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariarena, euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak 2018. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horien osaera argitaratzen duena.
AURREKARIAK
Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariaren 2018ko maiatzaren 3ko ebazpenak, euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen du.
Agindu horren 11. artikuluak ezartzen du modalitate bakoitzerako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, balorazio-batzordeak osatuko direla.
Artikulu berak dio balorazio-batzordeen osaera EEIko zuzendariak ebatziko duela eta EHAAn argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Diru-laguntza eskaerak aztertuko dituen Balorazio batzordearen kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:
– Lehendakaria: Imanol Otaegi Mitxelena, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendaria.
– Idazkaria: Alex Aginagalde Lopez, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo haren ordezko beste teknikari bat.
– Bokalak:
– Edorta Subijana jauna, edo haren ordezkoa.
– Kikitza Galartza anderea, edo haren ordezkoa.
– Pantxoa Etchegoin jauna, edo haren ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Donostia, 2018ko irailaren 25a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
IRENE LARRAZA AIZPURUA.
RSS