Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4795

AGINDUA, 2018ko irailaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez baimena ematen baita Bilboko «CPES Escuela de Química y Electrónica BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren (Bizkaia) izen espezifikoa aldatzeko.

Bilboko «CPES Escuela de Química y Electrónica BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «CPES Escuela de Química y Electrónica BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean, «CPES Jesuitak Politeknikoa BHIP» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua deituko da. Ikastetxe horren titularra «Compañía de Jesús» erakundea da, Bizkaian dago, Bilboko udalerriko Areilza Doktorearen kaleko 32. zenbakian, eta 48003096 kode-zenbakia du.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala