Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4793

AGINDUA, 2018ko irailaren 19koa, Hezkuntzako sailburuarena, Durangoko «San Jose-Jesuitak» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Bizkaia) baimena aldatzeko dena.

Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eta Zereginen Ikaskuntzako gela bat kentzeko baimena eskatuz, Durangoko «San Jose-Jesuitak» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Bizkaia) erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko eta Zereginen Ikaskuntzako gela bat kentzeko, 2018-2019 ikasturtetik aurrera:

Kode-zenbakia: 48004155.

Izen espezifikoa: «San Jose-Jesuitak».

Titularra: Padres Jesuitas.

Helbidea: Kurutziaga, 1.

Udalerria: Durango.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.

– Zereginen Ikaskuntzako gela bat kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 12 unitate, honelako edukierakoak:

● 3 unitate urtebetetik beherako haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

● 5 unitate urtebetetik bi urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

● 4 unitate bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, 450 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 14 unitate, 420 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 19a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala