
190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4791
AGINDUA, 2018ko irailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, Ermuko «Eskolabarri» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Bizkaia) baimena aldatzeko dena.
Ermuko «Eskolabarri» Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren (Bizkaia) entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako prestakuntza-espazioak birbanatzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat irekitzeko baimena eskatzen duen.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio instalazioak aldatzeko, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako prestakuntza-espazioak birbanatzeko eta Hezkuntza Bereziko gela ireki bat irekitzeko 2018-2019 ikasturtetik aurrera:
Kode zenbakia: 48004489.
Izen generikoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Eskolabarri».
Titularra: Eskolabarri Kooperatiba Elkartea.
Helbidea: Santa Ana, 3 eta Goienkale, 5.
Udalerria: Ermua.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: unitate 1 bi urtetik hiru urtera bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 3 unitate, 75 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 6 unitate, 150 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia: gela ireki 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo diru-laguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 13a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
RSS