Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4790

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 11koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez zuzentzen baitira honako ebazpen honetan atzeman diren hutsak: Ebazpena, 2017ko azaroaren 9koa, zeinaren bidez ematen baita material erregogorrak fabrikatzeko ingurumen-baimen integratua, Refractarios Kelsen SAk sustatua Adunako (Gipuzkoa) udalerrian (Belen Industriagunea 1).

Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko azaroaren 9ko Ebazpenaren bidez, Adunako (Gipuzkoa) udalerrian material erregogorrak fabrikatzeko ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Refractarios Kelsen, S.A. enpresari.

Huts materialak atzeman dira 2017ko azaroaren 9ko Ebazpen horretan, airearen kalitatea babesteko baldintzei dagokienez.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, «Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Horrelako hutsak atzeman dira aipatutako ebazpenean, eta, beraz, bidezkoa da huts horiek zuzentzea eta behar bezala adieraztea airearen kalitatea babesteko baldintzak.

Organo honek du ebazpen hau emateko eskumena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuak xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetan atzeman diren hutsak zuzentzea: Ebazpena, 2017ko azaroaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baita material erregogorrak fabrikatzeko ingurumen-baimen integratua, Refractarios Kelsen SAk sustatua Adunako (Gipuzkoa) udalerrian (Belen Industriagunea 1). Ingurumen-baimen integratuaren bigarren apartatuari, C.2.1.2 eta C.2.1.3 azpiapartatuei eragiten diete zuzenketek, eta, ondorioz, honela geratuko dira idatzita:

«C.2.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Material erregogorrak ekoizteko jarduerarako Refractarios Kelsen SAren instalazioak aurreko paragrafoan aipatutako jarduerei lotutako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Halaber, isuri lausoak dituzten honako iturri hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurien iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isuri-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.2.1.3.– Isurien muga-balioak.

Isuri atmosferikoek muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da lantegia:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauekin lotuta daude: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

*% 18ko O2 eduki bolumetrikoari dagozkion kontzentrazioak.

Isuri-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.»

Bigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Refractarios Kelsen SAri, Adunako Udalari (Gipuzkoa), ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 11.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala