
190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (196 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4789
EBAZPENA, 2018ko irailaren 14koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntzen esleipenerako Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzen dituen Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko maiatzaren 21eko Ebazpenean ezarritako balorazio-batzordearen osaera.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko martxoaren 20ko Aginduaren bidez (EHAA, 65. zk., 2018ko apirilaren 5ekoa), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak emateko (Itsaspen programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren II. eta III. kapituluen babesean.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2018ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 114. zk., 2018ko ekainaren 14koa), aipatutako dekretuko 9. artikuluan ezarritako balorazio-batzordea osatuko zuten kideak izendatu ziren.
Balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, aurretik izendatutako pertsona bat ordezkatzeko izendapen berria egiten da.
Hori dela bide, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ion Pagaldai Barruetabeña balorazio-batzordeko kide izendatzea Inma Lacalle Aberasturiren ordez.
Bigarrena.– Urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako eta jendeak oro har jakin dezan, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 14a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
IRMA MARIA BASTERRA UGARRIZA.
RSS