Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4788

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez finkatzen baitira artzain-txakurren 2018ko lehiaketa ofizialak.

Artzain-txakurren inguruan lehiaketak eta bestelako gertakizunak antolatzen dituzten elkarteen erregistroa sortu, eta lehiaketa nahiz gertakizun ofizialak aintzatesten dituen Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 1999ko abuztuaren 16ko Aginduaren 2. artikuluak xedatutakoarekin bat (1999ko abuztuaren 30eko EHAA, 165. zk.), eta aginduan eskatutakoa beteta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ardi-txakurren 2018ko lehiaketa ofizialak finkatzea, ebazpen honi atxikitako eranskinean azaltzen den moduan.

Bigarrena.– Bertako arrazen aleak, euskal artzain-txakurrak eta gure artaldeekin betidanik lan egin izan duten beste motetako txakurrak aurkeztu ahal izango dira lehiaketetara.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala