Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2018ko urriaren 2a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

BILBOKO UDALA
4784

IRAGARKIA, Bilboko Udal Etxebizitzak Tokiko Erakunde Autonomoaren 2018ko maiatzaren 9ko Ebazpenari buruzkoa, Bilboko Udal Etxebizitzak TEAn 4 administrari-plaza (2. HE nahitaezkoa) hornitzeko deialdia iragartzen duena.

2018ko irailaren 24ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (184. zk.) osorik argitaratu da lehiaketa-oposizio sistemaren bidez 4 administrari-postu hornitzeko deialdia arautuko duten oinarrien testua. Barne-promoziorako gordetako postuak izango dira, plantillako kontratupeko langile finkoenak, eta nahitaezkoa izango dute 2. HE izatea.

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Deialdi honi lotutako hurrengo iragarkiak BAOn eta erakundearen iragarki-taulan argitaratuko dira.

Bilbao, 2018ko irailaren 25a.

Zuzendari nagusia,

EIDER BILBAO ALDAYTURRIAGA.


Azterketa dokumentala