Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2018ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4765

EDIKTUA, 705/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 705/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Iurgi Jauregui Goenaga.

Abokatua: Jose Antonio de la Hoz Uranga.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Demandatua: Santiago Romero Gonzalez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan epaia eman da 2018-07-05ean. Honako hau da ebazpen horren

EPAITZA

Baiesten dut Salvador prokuradoreak Iurgi Jauregui Goenagaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Santiago Romero Gonzálezen aurkakoa; horrebestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.389,69 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zen egunetik (2017ko azaroaren 2a) aurrera sortutako legezko interesak, guztiz ordaindu arte, gehi prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hemezortziko uztailaren bederatzian.

Santiago Romero Gonzalez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka ez dago jartzerik errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala