Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

189. zk., 2018ko urriaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4761

EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 3koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa egin ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2018ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legeari buruzkoa. Ebazpen honen eranskinean jaso da, hain zuzen ere, akordioa.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 3a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO 2018KO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUEN ABENDUAREN 22KO 5/2017 LEGEARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak, 2018ko uztailaren 30eko bilkuran, honako akordio hau hitzartu du:

1.– Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak 2018ko martxoaren 21ean hitzartutako akordioa betez, lantalde bat osatu zen, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2018ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 5/2017 Legearen inguruan eta zehazki 19.1, 19.8, 19.9, 19.10, 19.13, 19.14, 19.15, 19.16, 19.17 eta 22.1 artikuluak direla-eta sortutako eskumen-desadostasunak aztertu eta nola konpondu proposatzeko. Lantalde horrek aurrez egindako negoziaketekin eta egindako jarduketekin bat etorriz, bi aldeek uste dute desadostasun horiek konponduta geratu direla, eta sortutako gatazka bukatutzat jotzen dute, zeren eta, Estatuaren 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legea onartu denez, sortutako gatazkak ez baitu funtsik.

2.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2018ko uztailaren 30a.

Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko ministroa,

MERITXEL BATET LAMAÑA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala