Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4743

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 93/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 93/2018 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Joseba Andoni Larrañaga Aperribayk eskatuta hasi da, Jaqueline Gomes Da Silvaren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

98/2018 EPAIA

Eibar, 2018ko irailaren 10a.

Nik, María de Pablo Guererok, Eibarko Lehen Auzialdiko 2. zenbakiko Epaitegiko epaileak, adostasunik gabeko dibortzioaren 93/2018 auto hauek ikusi ditut. Hona hemen alderdiak: batetik, demandatzaile gisa, Joseba Andoni Larrañaga Aperribay, Idoia Zabala Lauroba letraduaren laguntzarekin eta Antonia De la Fuente Valdezate epaitegietako prokuradorea ordezkari daukala; eta, bestetik, demandatu gisa, Jaqueline Gomez Da Silva, auzi-ihesean deklaratua. Horrela, bada, honako ebazpen hau ematen dut:

EBAZPENA:

Osorik baiesten dut Joseba Andoni Larrañaga Aperribayren ordezkari prozesalak Jaqueline Gomes Da Silvaren aurka jarritako demanda, eta, ondorioz, desegina deklaratzen dut, dibortzio bidez, Joseba Andoni Larrañaga Aperribay eta Jaqueline Gomes Da Silvaren artean 2007ko ekainaren 1ean Deban egindako ezkontza. Legezko ondorioak izango ditu horrek (besteak beste, ezkontza-araubide ekonomikoa desegitea) epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozesuko kosturik.

Epai hau irmo bihurtzen denean, dibortzioaren gaineko adierazpenaren ondoriozko irmotasuna lortuta, idazkari judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen, Prozedura Zibileko Legearen 755. artikuluarekin bat etorriz.

Eta Jaqueline Gomes Da Silva demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamazortziko irailaren hamarrean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala