Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4737

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 606/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, María Isabel Langara García-Echavek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko 606/2017-B prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.

John Jairo Rave Marin demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan –ez baitakigu non dagoen– eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala