Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4732

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 71/2018 prozedura arrunteko apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 71/2018 prozedura arruntaren gaineko apelazio-errekurtsoa.

Alderdia: apelatzaile Cementos Lemona S.A. eta apelatzaile Áridos y Canteras del Norte S.A.U.

Alderdia: apelatu Neimar Gestion Integral S.A., apelatu Urazca Promocion de Empresas S.L.U. eta apelatu Cantera Zeanuri S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan ebazpena eman da eta bere xedapen-zatia honakoa da:

Ezetsi egiten dugu Cementos Lemona S.A. eta Áridos y Canteras del Norte S.A.U. enpresen ordezkaritzek aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, 310/16 judizio arruntaren gainean emandako epaiaren aurkakoa. Epai hori Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak eman zuen, 2010eko urriaren 4an. Errekurtsoa ezetsi dugunez, berretsi egiten dugu aipatutako ebazpena, eta bigarren auzialdi honetan sortutako kostuak apelatzaileari ezartzen dizkiogu berariaz.

Errekurritzeko eratutako gordailua galduko du.

Justizia Administrazioaren letraduak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien gordailu-kontura.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Epai honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Zibileko Salan: epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazpenaren ondoko hogei egunen barruan (PZLb, 477. eta 479. artikuluak). Ezohiko errekurtsoa ere aurkez dezakete sala berean arau-hauste prozesalarengatik, eta PZLan aurreikusitako arrazoietan oinarrituz. Epaitegi honetan aurkeztu beharko da idazkia, jakinarazpenaren ondoko hogei egunen barruan (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4738 0000 00 007118. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoak prestatzean (BJLOko 15. x.g.).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Cantera Zeanuri alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala