Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4730

EBAZPENA, 2018ko irailaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu baten zenbatekoa; agindu horren bidez deialdia egin zen 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko, eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren bidez deialdia egin zen 2017-2018 ikasturtean unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko diru-laguntzetarako, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzetarako, eta etekin handiko unibertsitate-ikasleak aintzatesteko eta saritzeko bikaintasun akademikoko beketarako.

Hezkuntza Sailak 25.780.000 euro erabili ditu unibertsitateko eta bestelako goi-mailako ikasketak egiteko beketarako (I. eranskina), baina ebatzi gabe gelditu dira 1.200.000 euroko bekak eta laguntzak. Horrenbestez, beharrezkoa da hasierako zenbatekoa aldatzea, kontuan harturik, batetik, balorazio-batzordeak aurkeztutako esleipen-proposamena, eta, bestetik, 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren 2. artikuluan jasotzen dela artikulu horretan kontsignatutako guztizko zenbatekoa handitzeko aukera, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen ebazpen baten bidez; horretarako, aintzat hartu beharko da zer zenbateko egiten duten ebazteke dauden baina emate-proposamena baduten eskabideek, horiek ebatzi baino lehen, betiere.

Ondorioz, eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritzak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Milioi bat eta berrehun mila euro (1.200.000) handitzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko ekainaren 28ko Aginduaren 2. artikuluan esleitutako zenbatekoa; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, hogeita zazpi milioi eta berrehun mila euro (27.200.000) bideratuko dira, 2018ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 18a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.


Azterketa dokumentala