Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4729

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2018ko irailaren 5ekoa, Hezkuntza sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Santa Maria» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena emateko dena.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren testuan (2018ko irailaren 14ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 178. zk.). Agindu horren bidez, Vitoria-Gasteizko «Santa Maria» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Haur Hezkuntzako lehen zikloa irakasteko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/4528 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:

«– Batxilergoa: «Zientziak » eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.»

baina honela esan behar du:

«– Batxilergoa: «Zientziak » eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 10 unitate, 350 ikaspostu.»


Azterketa dokumentala