Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4723

3/2018 FORU ARAUA, ekainaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2016ko Kontu Orokorra onartzen duena.

Gipuzkoako diputatu nagusiak,

Jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek onartu dutela «3/2018 Foru Araua, ekainaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2016ko Kontu Orokorra onartzen duena»; eta nik aldarrikatu eta argitara dadin agintzen dut, aplikagarria zaien herritar guztiek, partikularrek nahiz agintariek, bete eta betearazi dezaten.

Donostian, 2018ko ekainaren 11n.

Gipuzkoako diputatu nagusia,

MARKEL OLANO ARRESE.

HITZAURREA

Behin 2016ko aurrekontu ekitaldia amaitu ondoren, Batzar Nagusietan aurkeztu behar da Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra, foru arau honetan euskarri juridikoa hartzen duena.

Foru arau honen bidez onartutako kontu orokorrak osagai hauek ditu, hala jasotzen baitu 127. artikuluan Gipuzkoako Finantza eta Aurrekontu Araubideari buruzko martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak: foru sektore publikoa osatzen duten entitateen urteko kontuak; aipatu sektorearen urteko kontu finkatuak; eta, azkenik, aurreko informazioa osatu, zabaldu eta komentatzen duen memoria.

Era berean, informazioa ematen du foru sektore publikoaren ekonomia, finantza eta ondare egoeraz, ekitaldiko ekonomia eta ondare emaitzez eta, azkenik, aurrekontuen exekuzio eta likidazioaz.

2016ko Kontu Orokorra, Gipuzkoako Batzar Nagusiek eztabaidatu eta onartu behar dutena, martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak 128. artikuluan ezarritako epemuga iritsi aurretik aurkeztu da; gainera, aldi berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari haren kopia bat bidali zaio fiskalizatu dezan.

Artikulu bakarra.– Gipuzkoako Lurralde Historikoaren 2016ko Kontu Orokorra onarturik geratzen da martxoaren 27ko 4/2007 Foru Arauak xedatutakoari jarraikiz. Haren magnitude nagusiak foru arau honen I. eranskinean zehaztuta datoz, eta honela jaso da bere edukia:

I. alea.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2016ko urteko kontuak. Gainera, testuinguru ekonomikoari buruzko azterketa eta kudeaketa txosten hauek sartuta daude: zorra eta aldundiaren egoera finantzarioa eta Kudeaketa Plan Estrategikoaren gauzatzea.

II. alea.– Gipuzkoako Foru Aldundiaren urteko kontuak. Foru Aldundiko departamentuen aurrekontu programen betetze mailari buruzko azalpen memoriak biltzen ditu.

III. alea.– Uliazpi Fundazioa eta Kabia foru erakunde autonomoen kontuak, eta IZFE, ETORLUR eta BIDEGI sozietate publikoenak. Foru sektore publikoaren urteko kontu finkatuak.

IV. alea.– Udalerrika xehakapena.

V. eta VI. aleak.– 2016ko Aurrekontuaren likidazioari buruzko xehetasun dokumentuak.

AMAIERAKO XEDAPENA

Foru arau hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean sartuko da indarrean, nahiz eta horrek ez duen eragozten 2016ko abenduaren 31ra arteko atzerako ondorioak izatea hemen onartzen diren kontuei dagokienez.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala