Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PÚBLICA DE GESTIÓN AMBIENTAL, IHOBE S.A.
4695

IRAGARKIA, ekoberrikuntzako proiektuetarako 2018an laguntzak emateko deialdiari buruzkoa.

Ekoberrikuntzako proiektuetarako deialdia

Laguntza hauen xedea da negozioan eta lehiakortasunaren hobekuntzan inpaktu esanguratsua lor dezaketen ekimenak bultzatzea, bai garapen teknologikoko ekimenak eta bai merkatuko ekimenak ere.

Deialdiaren oinarriak interesdunen eskura daude Ihobe SA Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren web-orrian (www.ihobe.eus).

Laguntzak emateko, norgehiagoka-prozedura erabiliko da.

Eskabideak aurkezteko epea, deialdirako, iragarkia argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta honako data honetan amaituko: urriaren 11ko 13:00etan.

Deitutako laguntzen aurrekontu-zuzkidura 500.000 eurokoa da: 300.000 euro 1. lerrora zuzenduko dira, eta 200.000 euro 2. lerrora.

Bilbao, 2018ko irailaren 12a.

Zuzendari nagusia,

JESÚS LOSADA BESTEIRO.


Azterketa dokumentala