186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4693
IRAGARKIA, 2018ko irailaren 4koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko arau-hauste batengatik –I202018000020724 arau-hauste aktan jasotakoa– zehapen-prozedura hasi izana edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Ezinezkoa izan da egintza hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu behar dutela (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 9:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten, eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2018ko irailaren 4a.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
VICTOR MONREAL DE LA IGLESIA.