Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4688

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 447/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den utzarazpenari buruzko 447/2018 hitzezko judizioan, epaia eman da, 2018-07-24an. Natalia Diva non bizi den ez dakigunez, ediktu honen bidez 2018-07-24ko epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen zaio ebazpen horren kontra ezin dela errekurtsorik aurkeztu.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (4749 0000 00 0447 18) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Kontsignazioa egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Alderdi demandatzaileari ez zaio apelazio-errekurtsoa onartuko, baldin eta idatziz adierazten ez badu epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aurretiaz ordaindu beharrekoak ordainduta dituela (PZL, 449.1 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, organo honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan datu pertsonalak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: batetik, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; bestetik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari buruzkoa eta 95/46/EB Zuzentaraua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena.

Egungo helbidea ez dakigunez zein den, Natalia Divari jakinarazpen formala egiteko balio dezan, ebazpen hau ematen eta sinatzen dut, organo judizial honetako iragarki-oholean argitaratuko dena, eta aditzera ematen zaio ezen hurrengo jakinarazpenak ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz egingo direla, leku berean, eta ondorio guztiak izango dituztela.

Bilbao, 2018ko irailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala