Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4683

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 295/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA (EPAIA ETA AUTOA)

Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako 295/2015 prozedura bideratu da, Ircille Bunga Ngadik eskatuta, Fernando Antonio Dasilva Luembaren aurka. Prozedura horretan, epaia eman da, eta honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

111/2016 EPAIA

Epailea: Patricia Navas Catala andrea.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia)

Data: 2016ko abenduaren 14a.

Alderdi demandatzailea: Ircille Bunga Ngadi.

Abokatua: Eladio Sanchez Ferrandez.

Prokuradorea: Aranzazu Ibañez Garcia.

Alderdi demandatua: Fernando Antonio Dasilva Luemba.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Partez baiesten dut epaitegietako prokuradore Aranzazu Ibáñez García andreak Ali Lema Ekilrcille Bunga Ngadi andrearen ordezkari gisa sustatutako demanda, Fernando Antonio Dasilva Luemba jaunaren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta ministerio fiskala parte izan dela; beraz, guraso eta seme-alaben arteko honako neurri hauek ezartzen ditut, bien seme-alaba adingabeei –XXXXX, XXXXX eta XXXXX– dagokienez:

– Bi ezkontideen arteko ezkontza deseginda deklaratzen dut, deklarazio horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Bidal bedi agindua Sestaoko Erregistro Zibilera epai hau inskribatzeko.

Ezkontzako erregimen ekonomikoaren likidazioa PZLren 806. artikuluaren eta hurrengoen arabera egingo da, eta hori izango da legez ezarritako prozedura.

– Gurasoak batera baliatuko dira guraso-ahalaz.

– Zaintza eta jagoletza amari ematen zaizkio.

– Etxebizitzaren erabilera eta gozamena (Artebizkarra auzoa, 16. zk. 3.D, Zalla) amari esleitzen zaio.

– Aitak hilean 100 euro ordaindu beharko ditu jagoletza duen gurasoak adierazitako banku-kontuan. Kopuru hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera. Era berean, adostuta edo, adostasunik egon ezean, ebazpen judizial bidez onartutako ezohiko gastuen % 50 ere ordainduko du –ikusi zazpigarren oinarria–, urgenteak izan ezik.

Ez da kostuetarako kondenarik ezarriko.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: (...........) Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Fernando Antonio Dasilva Luemba demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko uztailaren bederatzian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta honela dio:

AUTOA

Epailea: Patricia Navas Catala.

Tokia: Balmaseda (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeita bata.

.

Ibañez Garcia prokuradoreak aurkeztutako aurreko idazkia batu bekie dagozkion autoei.

XEDAPENAK

1.– Prozedura honetan 2016/12/14an emandako epaia osatzea erabaki da; honelaxe, hain zuzen:

– «Aitak hilean 100 euro ordaindu beharko ditu jagoletza duen gurasoak adierazitako banku-kontuan. Kopuru hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera. Era berean, adostuta edo, adostasunik egon ezean, ebazpen judizial bidez onartutako ezohiko gastuen % 50 ere ordainduko du –ikusi zazpigarren oinarria–, urgenteak izan ezik. »

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

– «Aitak, mantenu-pentsio gisa, hilean 100 euro ordaindu beharko ditu adingabe bakoitzeko, jagoletza duen gurasoak adierazitako banku-kontuan. Kopuru hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera. Era berean, adostuta edo, adostasunik egon ezean, ebazpen judizial bidez onartutako ezohiko gastuen % 50 ere ordainduko du –ikusi zazpigarren oinarria–, urgenteak izan ezik.»

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Fernando Antonio Dasilva Luemba non dagoen ez dakigunez, ediktu hau ematen dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Balmaseda (Bizkaia), 2018ko uztailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala