Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2018ko irailaren 26a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4679

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko ekainaren 28ko bilkuran hartua EVE Energiaren Euskal Erakundea eta mendeko dituen sozietateei buruzko fiskalizazio-txostena, 2016koa, behin betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2018ko ekainaren 28an egindako bilkuran honako hau

ERABAKI DU:

EVE Energiaren Euskal Erakundea eta mendeko dituen sozietateei buruzko fiskalizazio-txostena, 2016koa, behin betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 28a.

HKEEko lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
EVE-ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA ETA MENDEKO DITUEN SOIZETATEAK, 2016

Laburdurak:

BBE: Bahía de Bizkaia Electricidad, SL.

BBG: Bahía de Bizkaia Gas, SL.

BIMEP: Biscay Marine Energy Platform, SA.

CADEM: Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero, SAU.

CHS: Central Hidroeléctrica de Sologoen, SA.

EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.

EEE: Energiaren Euskal Erakundea.

EIT: Ekonomia-intereseko taldea.

EJ: Eusko Jaurlaritza.

HHK: Hidroeléctrica Harana-Kontrasta, SA.

HHS: Hiri-hondakin solidoak.

HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

SHE: Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, SAU.

SPKLTB: Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina.

I.– Sarrera.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiak (hemendik aurrera Epaitegia), otsailaren 5eko 1/1988 Legean eta Epaitegiaren Osoko Bilkuran onetsitako lan-egitasmoan ezarritakoarekin bat etorriz, 2016. urteari dagozkion Energiaren Euskal Erakundearen eta mendeko dituen sozietateen urteko kontu bateratuak ikuskatu ditu.

Ikuskatze horrek alderdi hauek barne hartzen ditu:

– Legearen arloan: indarrean dagoen legeria betetzea ondasun eta zerbitzuen erosketaren, langileen, diru-laguntzak ematearen eta kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren arloan.

– Kontabilitatearen arloan: aurkeztutako finantza-dokumentuak aplikagarriak diren kontabilitate-printzipioekin bat etortzea.

– Lanaren helmenak ez du barne hartzen gastuaren efikazia eta efizientziaren inguruko analisia. Hala ere, hautemandako akatsak «Barne-kontrolerako sistemen eta kudeaketa-prozeduren gaineko irizpenak» izeneko txostenaren epigrafean zehazten dira.

Fiskalizazio-lana sektore publikoari aplikagarri zaizkion kontu-ikuskapeneko printzipioekin eta arauekin bat etorriz garatu da. Horretarako, egoera bakoitzean beharrezkoak izan diren kontu-ikuskapeneko ohiko hautaketa-probak, prozeduren berrikusteak eta bestelako teknikak egin eta erabili dira, txostenean jasotako irizpenei oinarria emateko; barne hartuz kanpoko kontu-ikuskariek eginiko urteko kontuen kontu-ikuskaritza jasotzen duten lan-paperak berrikustea.

EEE Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da. Hauek dira Elkartearen eginkizunak: EAEko Sektore Publikoko energiaren arloko egungo eta etorkizuneko jarduerak antolatzea, koordinatzea eta kontrolatzea; bai eta, hala badagokio, energiarekiko sinergikoak diren beste arlo batzuetan zerbitzuak kudeatzea eta ematea ere (ura, telekomunikazioak eta beste batzuk). Hori guztia, betiere, Gobernuaren gidalerroekin bat etorriz, bere eskumenen alorrean.

EEE erakunde multzo baten buru da; zehazki, EEE Taldearena. Erakundeen talde horrek hainbat jarduera burutzen ditu, denak energiaren alorrean. Mendeko sozietateei dagokienez, EAEko Administrazio instituzionalaren zati dira eta 2016ko eta 2015eko abenduaren 31n horien partaidetzaren ehunekoak % 50 gainditzen du. Hauek dira:

(Ikus .PDF)

Hona hemen 2016ko eta 2015eko abenduaren 31n EEE Taldearen baterakuntza-perimetroan sartutako beste sozietate batzuei buruzko informazioa:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

II.– Iritzia.

II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

1.– EEEk 2 lan-kontratu mugagabe egin ditu, 2016rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako birjartze-tasak aukera hori kontratu bakarrera mugatzen duenean.

Epaitegi honen iritziz, aurreko paragrafoan adierazitako arau-haustea bazter utzita, EEEk eta mendeko dituen sozietateek arrazoizko moduan bete dute 2016ko ekitaldiari dagokion beren jarduera ekonomiko eta finantzarioa arautzen duen lege-araudia.

II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

Epaitegi honen iritziz, EEE Taldearen eta menpe dituen sozietateen 2016ko ekitaldiko urteko kontu bateratuek garrantzitsuak diren alderdi guztietan irudikatzen dute ondarearen eta egoera finantzarioaren irudi fidela abenduaren 31n. Era berean, behar bezala islatzen dituzte egun horretan itxitako urteko ekitaldiari dagozkion eragiketen eta eskudiru-fluxuen emaitzak, bat etorriz aplikagarri zaien finantza-informazioari buruzko arau-esparruarekin; eta bereziki, bertan jasotako kontabilitatearen arloko printzipio eta irizpideekin.

III.– Barne-kontrolerako sistemen eta kudeaketa-prozeduren gaineko irizpenak.

Atal honetan, alde batetik, jarduera ekonomiko eta finantzarioa arautzen duten printzipioak betetzeari modu nabarmenean eragiten ez dioten hutsak adierazten dira; eta bestetik, kudeaketa hobetzeko agerian jartzen diren prozeduraren alderdiak.

III.1.– Langileak.

– Langileak hautatzeko prozesuei dagokienez, gomendagarria litzateke alderdi hauek barne hartzen dituen prozedura bat definitzea: prozesua arautuko duten oinarrien onespena (betekizunak, baloratuko diren alderdiak eta horien baremazioa, hautaketarako epaimahaia...), webgunean prozesuari buruzko informazioaren argitalpena, eta hautatuak ez diren hautagaien aldetik erreklamazioak aurkezteko aukera.

Horrez gain, kanpoko enpresak kontratatzen badira prozesuan laguntza emateko, horien kontratuan ezarri beharko litzateke prozesuari buruzko dokumentazioa epe jakin batean gordetzeko betebeharra, bai eta dokumentazio hori sozietate kontratatzaile beraren eta HKEEren esku jartzea ere.

III.2.– Kontratazioa.

– Bai EEEren bai Cadem, HHK eta SHEren Kontrataziorako Barneko Jarraibideek ahalbidetzen dute 50.000 euroko edo zenbateko horretatik beherako balio estimatua duten kontratuak zuzenean esleitu ahal izatea, aldez aurretik enpresa bakarrari eskaintza egiteko eskatuz eta prozedura horren bidez zenbateko hori baino txikiagoko kontratu guztiak aztertu ondoren. Prozedura horrek ez du bermatzen SPKLTBko 191.b) artikuluan adierazitako printzipio guztien eraginkortasuna.

III.3.– Beste alderdi batzuk.

– 2016ko abenduaren 31n SHEk hartutako etorkizunerako konpromisoen zenbateko osoak (28,9 milioi euro) 9,4 milioi euroan gainditzen du onetsitako kredituen zenbatekoa. Hortaz, dagokion aurrekontuaren aldaketa izapidetu behar zuen.

IV.– Urteko Kontuak.

IV.1.– EEE taldearen urteko kontu bateratuak.

A.– Egoera-Balantzeak 2016ko eta 2015eko abenduaren 31n.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

B.– Kontsolidatutako Galeren eta Irabazien Kontuak - 2016 eta 2015eko ekitaldiak.

(Ikus .PDF)

C.– Ondare Garbi eta kontsolidatuan izandako aldaketen egoerak - 2016 eta 2015eko ekitaldiak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

D.– Eskudiru kontsolidatuen fluxuen egoerak - 2016 eta 2015eko ekitaldiak.

(Ikus .PDF)

IV.2.– EEEren eta menpe dituen sozietateen kontu indibidualak.

A.– Egoera-Balantzeak 2016 eta 2015eko abenduaren 31n.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

B.– Irabazien eta Galeren Kontuak - 2016 eta 2015eko ekitaldiak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

C.– Ondare Garbian izandako aldaketen egoerak - 2016 eta 2015eko ekitaldiak.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

D.– ESKUDIRU FLUXUEN EGOERA - 2016 eta 2015eko ekitaldiak

(Ikus .PDF)
ALEGAZIOAK EEE-ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA MENDEKO SOZIETATEEN FISKALIZAZIOAREN EMAITZEI, 2016KO EKITALDIA

I.– Sarrera.

EEE-Energiaren Euskal Erakundearen eta bere mendeko sozietateen 2016ko ekitaldiko fiskalizazioaren emaitzei erantzuna ematearren, txosten honetan jaso dira enteak xedeko gaiari buruz egoki iritzitako alegazioak eta justifikazioak. Horiek guztiak Kontrol Ekonomikoko Bulegora bideratu dira.

II.– Iritzia.

II.1.– Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia.

«II.1.1.– EEEk 2 lan-kontratu mugagabe egin ditu, baina 2016. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren urriaren 29ko 48/2015 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako birjarpen-tasak kontratu batera mugatzen zuen aukera hori.»

Alegazioa:

2015eko abenduaren 31ren eta 2016ko abenduaren 31ren artean, Energiaren Euskal Erakundeko plantillan pertsona bat sartu zen; 57 kide izatetik 58 izatera igaro zen. Hala ere, batez besteko plantillaren datuari erreparatuta, saldoa ez zen aldatu. Izan ere, 2015ean amatasun-bajan egon eta ondoren amatasun-eszedentzia eskatu zuen pertsona bat itzuli zen lanera. 2016ko ekainaren 15ean eskatu zuen berriz laneratzea eta alta eman zitzaion.

Beraz, ondore horietarako, 2015eko abenduaren 31n, langilea amatasun-eszedentzian zegoen eta zen kontuan hartzen plantillaren zenbaketarako. 2016ko abenduaren 31n, aldiz, alta emanda zegoen, eta, ondorioz, langile kopuru guztizkoaren barne.

Era berean, 2015eko uztailaren 29an, Energiaren Euskal Erakundeko beste langile batek nahitaezko eszedentzia eskatu zuen Langileen Estatutuaren 46. artikuluaren babesean, Bizkaiko Foru Aldundiko goi-kargudun izendatu zutenez. EEEk egoki jo zuen iraupen luzeko eszedentzia hori beste pertsona batekin betetzea, eta, beraz, beste pertsona bat kontratatu zuen.

Azkenik, aipatu behar da EEEren egiturazko plantilla, 2016ko EAEko aurrekontu orokorren legean jasotakoaren arabera, 60 kidekoa zela. Aldiz, egiazko plantilla 58 kidekoa zen (horietatik, 55 egiturazko), onartutako kopurua baino gutxiago.

III.– Barne-kontroleko sistemei eta kudeaketa-prozedurei buruzko kontsiderazioak.

III.2.– Kontratazioa.

«EEEren kontrataziorako barne-jarraibideek, eta Cadem, HHK eta SHE sozietateenek, aukera ematen dute 50.000 euro edo gutxiagoko balioa jotzen zaien kontratuak zuzenean esleitzeko, enpresa bakar bati eskaintza aurkez dezala eskatuta lehenik, eta prozedura horren arabera esleitu dira aipatutako zenbatekotik beherako kontratu guztiak. Prozedura horrek ez du bermatzen SPKLTBaren 191.b) artikuluan jasotako printzipioen eraginkortasuna.»

Alegazioa:

EEE-Energiaren euskal erakundearen kontrataziorako barne-jarraibideak (12.3 apartatua), eta Centro para el Ahorro y Desarrollo Energético y Minero SA – Cadem, Harana kontrasta SA eta Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi SA – Shesa sozietateenak (11.3 apartatua), EEE taldearen kontratatzailearen profilean argitaratuta daude, eta horien arabera, A edo 1. mailako kontratuak (50.000 euro edo gutxiagoko balioa jotzen zaien kontratuak) zuzenean esleitu ahal izango dira, enpresa bakar bati eskaintza aurkez dezala eskatuta lehenik.

Kontrataziorako barne-jarraibideetan jasotako prozedurak, 50.000 eurotik beherako kontratuak esleitzekoak alegia, SPKLTBaren 191. artikuluan galdatutako printzipioak beteko direla bermatzen du.

SPKLTBak maila desberdineko eskakizunak ezartzen ditu bere aplikazio-esparru subjektiboan. Zehazki, sektore publikoko erakundeen barruan, SPKLTBan subjektuen hiru kategoria bereizten dira, eta subjektu horiek Legearen aginduekiko mendekotasun-maila desberdina dute: (i) administrazio publikoak; (ii) administrazio publiko ez diren eta botere esleitzaile diren sektore publikoko erakundeak; eta, azkenik, (iii) administrazio publiko ez diren eta botere esleitzaile ez diren sektore publikoko erakundeak.

Sailkapen horren arabera, EEE, Cadem, Harana-kontrasta eta Shesa administrazio publikotzat hartzen ez diren botere esleitzaileak dira.

Administrazio publikotzat hartzen ez diren botere esleitzaileek egindako kontratuak, erregulazio harmonizatuaren mende ez daudenak, esleitzeari aplika dakiekeen prozedura SPKLTBaren 191. artikuluan arautzen da, eta honela dio:

«Arau harmonizatupean ez dauden kontratuak esleitzean, xedapen hauek aplikatuko dira:

a.– Esleipena publikotasun, lehia, gardentasun, konfidentzialtasun, berdintasun eta bazterketa ezaren printzipioen pean egongo da beti.

b.– Atal honetan aipatzen diren erakundeetako organo eskudunek nahitaez bete beharreko jarraibideak onartuko dituzte barne-esparrurako, eta, bertan, kontratazio-prozedurak arautuko dira, aurreko letran aipatzen diren printzipioen eraginkortasuna bermatuz eta kontratua ekonomiaren aldetik abantailatsuena den eskaintza aurkezten duenari esleituz. Arautzen dituzten kontratuen esleipen-prozeduretan parte hartzeko interesa duten guztien eskura jarri behar dira jarraibide hauek, eta entitatearen kontratatzaile-profilean argitaratu behar dira.

Estatuaren sektore publikoaren esparruan, Estatuko abokatutzaren aldez aurreko txostena beharko da jarraibide hauek onartzeko.

c.– 50.000 eurotik gorako zenbatekoa duten kontratuen lizitazioari buruzko informazioa entitatearen kontratatzaile-profilean argitaratuz, publikotasun-printzipioaren betekizunei erantzun zaiela joko da, kontrataziorako barne-jarraibideek hedapenerako beste bide batzuk, ordezkoak edo gehigarriak, ezartzearen kalterik gabe».

Xedapen horren arabera, erregulazio harmonizatuaren mende ez dauden kontratuak, EEEk, Cademek, Harana-Kontratistak eta Shesak egiten dituztenak, araubide honen mende daude:

I.– SPKLTBan ezarritako lizitazio-prozedurak ez zaizkie aginduz aplikatu behar administrazio publikoei; izan ere, legegilearen asmoa hori bazen esanbidez jasoko zen arauan.

II.– Esleipen-prozedurak ezartzeko jartzen den muga bakarra publikotasunaren, lehiaren, gardentasunaren, konfidentzialtasunaren, berdintasunaren eta bazterketarik ezaren printzipioak kontuan hartzea da.

III.– Ulertzen da publikotasuna betetzen dela iragarkia profilean txertatzen bada, baina publikotasuna 50.000 eurotik gorako kontratuei soilik eskatzen zaie; beraz, kontrako zentzuan, zenbateko txikiagoko kontratuentzat ez da beharrezkoa izango.

Horrenbestez, EEEk, Cademek, Harana-Kontrastak eta Shesak askatasuna dute erregulazio harmonizatuaren mende ez dauden kontratuak esleitzeko prozedurak diseinatzeko garaian.

Publikotasunaren eta lehiaren printzipioei dagokienez, SPKLTBak ez du printzipio horien irismenari buruzko zehaztasun handiagorik ezartzen, baina Kontratazioko Kontsulta Batzordeek horren inguruko doktrina finkatu dute; izan ere, publikotasunaren eta lehiaren printzipioak eskatzearen inguruan funtsezko irizpide hauek ezarri dituzte:

I.– Kontratazioan publikotasunaren eta lehiaren printzipioak kontuan hartzeko betebeharrak ezin du ekarri SPKLTBan ezarritako kontratazio-prozedurak beti aplikatu behar izatea.

II.– Publikotasunaren eta lehiaren printzipioak modu malguan eta eragiketa bakoitzaren izaera berezira egokitutako arrazoizko moduan hartu behar dira kontuan. Azken batean, esleipen arbitrarioak saihestea da helburua, efikaziako irizpide objektiboen aurka doazelako.

III.– Ez dago arau edo irizpide orokorrik printzipio horien aplikazioa kasu bakoitzean zehaztu behar den formulari dagokionez. Sozietateari berari dagokio gai hori lantzea kasu bakoitzaren inguruabar berezien arabera.

Laburbilduz, erregulazio harmonizatuaren mende ez dauden kontratuei dagokienez, SPKLTBak administrazio publikotzat hartzen ez diren botere esleitzaileen esku uzten du orokorrean aipatutako publikotasunaren eta lehiaren helburu horiek lortzeko egokiak diren prozedurak eratzea. Eta horregatik, ez daude behartuta administrazio publikoetarako aurreikusitako prozedura berak aplikatzera.

Beraz, A edo 1. mailako kontratuen kontrataziorako barne-jarraibideetan araututako prozedura ez zen kontratu publikoen legeriara soilik egokitzen, baizik eta SPKLTBak administrazio publikoentzat aurreikusitakoaren antzekoa zen, eta ezin da ondorioztatu arau-haustea dagoela zerbitzuen eta horniduren kontratuetarako muga 18.000 eurotik 50.000 eurora igotzeagatik, SPKLTBaren 191. artikuluak erabateko askatasuna ematen baitu muga horretaraino.

Hala bada, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak identifikatutako espedienteen kontratazioan hautatutako prozedura EEEren, Cademen, Harana-Kontrastaren eta Shesaren kontrataziorako barne-jarraibideetan ezarritakora egokitzen da, eta SPKLTBaren 191. artikuluan 50.000 eurotik beherako kontratuentzat galdatutako printzipioak betetzen direla bermatzen du.

BOTO PARTIKULARRA, HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAREN KIDE DEN TERESA CRESPO DEL CAMPO ANDREAK ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEAREN ETA MENDEKO SOZIETATEEN KONTU KONTSOLIDATUEN FISKALIZAZIO-TXOSTENARI JARRITAKOA, 2016

HKEEko gainerako kideen iritziari zor diodan errespetu osoz, boto partikular hau aurkezten dut Energiaren Euskal Erakundearen eta mendeko sozietateen urteko kontu kontsolidatuen 2016ko fiskalizazio-txostenari dagokionez, HKEEren Osoko Bilkurako kideen gehiengoak 2018ko ekainaren 28an onetsi zuena.

Egoki irizten diot –ene iritzira– txostenean barne hartu behar ziratekeen zenbait datu jasotzeari; hona hemen horien xehakapena:

1.– Legezkotasunaren 1. salbuespena:

HKEEren txostenak legea betetzeari buruzko iritziaren atalean honako salbuespen hau jaso beharko lukeela uste dut:

«Berariaz gaitutako kanpoko enpresa batek 2016ko ekitaldian lanpostu bat izaera mugagabearekin zuzkitzeko egindako hautaketa euskarritzen duen eskurako dokumentazioak ez du egiaztatzen uzten berdintasun eta merezimendu printzipioak bete diren.»

Fiskalizazio-lanean egiaztatu dugu kontratazio hauei dagokien dokumentazioak ez duela arrazoizko euskarririk bazter utzitako izangaiei dagokienez. Ikusi dugu bazirela baldintzak betetzen zituzten arren, lehenengo fasean kanporatutako izangaiak, baloraziorik batere egin gabe. Berebat, egiaztatu dugu bigarren fase batean hainbat izangai prozesutik kanpo utzi direla balorazio orokor baten ondorioz, haien balioa aztertu gabe. Honenbestez, ezin egiazta daiteke merezimendu eta berdintasun printzipioak bete diren, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak ez ezik, Euskal Funtzio Publikoaren Legeak ere agindutakoak.

Inguruabar berberen aurrean gertatu gara Epaitegiak egindako beste fiskalizazio-lan batzuetan eta egitatezko baldintza berberak salbuespen modura jaso dira legezkotasuna betetzeari buruzko iritziaren atalean. Oraindik oraingo adibidea dugu Bilbao-Bizkaia Museoak SLren 2016ko fiskalizazio-txostenarena, Osoko Bilkurak 2018ko maiatzaren 24an onartutakoa eta 2018ko ekainaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emandakoa.

2.– Barne kontroleko sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak:

Txostenak ondoko irizpena barne hartu behar lukeela uste dut, fiskalizazio-lanean azaleratu den akatsaren ebidentzia jasota uztearren:

«2016ko ekitaldian zehar, EEEk ez du Diru-laguntzen Datu-base Nazionalera igorri diru-laguntzen emakiden deialdi eta ebazpenei buruzko informaziorik, diru-laguntzen gaineko araudiak agintzen duen moduan.»

Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen 30. artikuluak hainbat aldaketa eragin zituen Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean. Hain zuzen ere, eta administrazio publiko guztietan nahitaez aplikatzeko oinarrizko legedia den aldetik, 2016-01-01etik aurrera indarrean dagoena, ezartzen da Diru-laguntzen Datu-base Nazionalak diru-laguntzak argitaratzeko sistema nazional modura diharduela eta diru-laguntza emaile diren administrazio guztiek obligazioa dutela Datu-base horri emakiden deialdi eta ebazpenen berri emateko.


Azterketa dokumentala